Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2015eko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1238

EBAZPENA, 2015eko otsailaren 12koa, Gazteria eta Kiroletako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2015. urteko ediziorako onartutako proiektuen zerrenda ezagutzera ematen duena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko azaroaren 19ko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2015. urteko ediziorako proiektuak aurkezteko deia egiten die Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoei eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei. Agindu hori 2014ko azaroaren 25ean eman zen argitara EHAAn.

Agindu horren eranskinaren 11.1 oinarrian xedaturikoa betez, Gazteria eta Kiroletako zuzendariak Ebazpena eman du 2015eko otsailaren 10ean. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2015. urteko ediziorako proiektuak onartu ditu. Ebazpen horretan jaso da onartu ez diren proiektuen zerrenda ere.

Gazteria eta Kiroletako zuzendariaren Ebazpenaren berri emango zaie banan-banan interesdun guztiei. Horrez gain, Aginduaren eranskinaren 11.2 oinarrian xedaturikoari jarraituz, onartu diren eta onartu ez diren proiektuen zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, zabalkunde osoa izan dezaten.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2015eko ediziorako onartu diren proiektuen zerrenda (ikus I. eranskina), zabalkunde osoa izan dezan. Proiektu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek aurkeztu dituzte, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2014ko azaroaren 19an emandako Aginduaren babespean (EHAAn, 2014ko azaroaren 25ean).

Bigarren artikulua.– Argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, onartu ez diren proiektuen zerrenda (ikus II. eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 12a.

Gazteria eta Kiroletako zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala