50. zk., 2015eko martxoaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (240 KB - 6 orri.)
- EPUB (436 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1236
EBAZPENA, 2015eko otsailaren 2koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, urriaren 7ko 171/2008 Dekretuaren esparruan 2014ko deialdian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda jendaurrean jartzeko dena. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak (EREIN Programa) arautu ziren.
Urriaren 7ko 171/2008 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzen araubidea ezartzen du (EREIN Programa). Dekretu hori 2008ko urriaren 21ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (201. zk.).
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko uztailaren 16ko Aginduaren bitartez diru-laguntza horien deialdia egin zen 2014ko ekitaldirako, eta laguntza-eskabideak aurkezteko epea ireki zen.
Aipatutako dekretu horretako 11.3 artikuluan ezarritakoa betez, eta kasuan kasuko ebazpena banan-banan jakinaraztearen kaltetan izan gabe, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira diru-laguntzen kopuru osoa eta haren babesean onuradun izango diren pertsonen zerrenda.
Horregatik guztiagatik, zera
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak (EREIN Programa) arautzen dituen urriaren 7ko 171/2008 Dekretuaren esparruan, 2014ko uztailaren 16ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko dute Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen aurrean. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 2a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,
ELENA GUTIÉRREZ PÉREZ DEL NOTARIO.