Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2015eko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1234

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 5ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena. Erabaki honen bitartez, azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren babesean eskatutako laguntzak ematen eta ukatzen dira. Dekretu horrek, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen du.

Ikusita Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 4ko Aginduaren babesean 2014. urterako aurkeztutako laguntza eskariak eta eskariekin batera aurkeztutako dokumentazioa. Eskari horiek ebazpen honen (1, 2 eta 3) I, II eta III eranskinetan daude zerrendatuta, espediente zenbakia zehaztuz. Aipatu Aginduan iragarri ziren azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuak erregulatutako laguntzak. Dekretu horrek, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen du.

Kontuan hartuta, besteak beste, erregelamendu hauek Lgenf funtsa eta landa garapenerako europar laguntzak zehazten dituztela: Kontseiluaren ekainaren 21eko 1290/2005 Europako Erregelamendua (EE) eta Kontseiluaren irailaren 20ko 1698/2005 Europako Erregelamendua.

Kontuan hartuta aipatu erregelamenduei jarraikiz Europako Lgenf funtsari dagokiola europar finantzaketa.

Kontuan hartuta, urriaren 3ko 194/2006 Dekretuari jarraikiz, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileari dagokiola, baimena duen erakunde bakarra den aldetik, Europako Lgenf funtsaren kargura finantzatutako diru-laguntzak ordaintzea.

Kontuan hartuta Balioespen Batzordeak, azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren hamabigarren artikuluari jarraiki, egindako ebazpen proposamena; Batzordea, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2014ko ekainaren 13ko erabakia medio izendatu zelarik.

Kontuan hartuta aurreko guztia

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen (1) I. eranskineko zerrendan dauden eskatzaileei azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuak erregulatzen dituen laguntzak ematea. Dekretu horrek, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen du. Laguntza horiek 2014. urterako iragarri ziren, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 4ko Aginduaren bitartez. Aipatu eranskinean laguntza jasoko duen pertsona edo erakundea, dagokion proiektua, inbertsioa eta onartutako diru-laguntzaren zenbatekoa zehaztuta agertzen dira. Zenbatekoa, guztira, 33.160,69 eurokoa da eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen kontura ordainduko da.

Diruz lagun daitezkeen inbertitzeko proiektuak 2014ko abenduaren 31 baino lehen burutu behar dira.

Diru-laguntza ordaindu aurretik, jarduerak edota inbertsioak egin eta ordaindu direla justifikatu behar da, aurkeztu behar diren dokumentuak eta bete beharreko baldintzak (azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren 18. artikulua) kontutan hartuta. Justifikazio dokumentuak, diru-laguntza jasoko duen proiektua egin eta ordaindutako egunetik hiru hilabetera gehienez aurkeztu behar dira.

Inbertsioa ez bada egiten jarritako epean (luzapenak barne) edo inbertsioa egindako ziurtagiriak ez badira epe horretan aurkezten, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdu egingo da eta, behar izanez gero, jasotako dirua bueltatu egingo da; hori, azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren 20. artikuluari jarraikiz.

Bigarrena.– Ebazpen honen (2) II. eranskineko zerrendan dauden eskatzaileei azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuak erregulatzen dituen laguntzak jasotzeko eskubidea aitortzea. Dekretu horrek, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen du. Laguntza horiek 2014. urterako iragarri ziren, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 4ko Aginduaren bitartez. Aipatu Eranskinean laguntza jasoko duen pertsona edo erakundea, dagokion proiektua, inbertsioa eta onartutako diru-laguntzaren zenbatekoa zehaztuta agertzen dira. Zenbatekoa, guztira, 14.898,28 eurokoa da eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (Lgenf) kontura finantzatuko da.

Diruz lagun daitezkeen inbertitzeko proiektuak 2014ko abenduaren 31 baino lehen burutu behar dira.

Diru-laguntza ordaindu aurretik, jarduerak edota inbertsioak egin eta ordaindu direla justifikatu behar da, aurkeztu behar diren dokumentuak eta horretarako baldintzak (azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren 18. artikulua) kontutan hartuta. Justifikazio dokumentuak aurkeztu behar dira diru-laguntza jasoko duen proiektua egin eta ordaindutako egunetik hiru hilabetera, gehienez.

Inbertsioa ez bada egiten jarritako epean (luzapenak barne) edo inbertsioa egindako ziurtagiriak ez badira epe horretan aurkezten, Lgenf ordainketa egiteko betebeharretik libre geratuko da, Kontseiluaren ekainaren 21eko 1290/2005 Erregelamenduaren (EE) 29. artikuluari jarraiki.

Diru-laguntzak emateko erabakia Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak hartuko du, urriaren 3ko 194/2006 Dekretuari jarraiki.

Hirugarrena.– Ebazpen honen (3) III. eranskineko zerrendan dauden eskatzaileei azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuak erregulatzen dituen laguntzak ukatzea. Dekretu horrek, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen du. Laguntza horiek 2014. urterako iragarri ziren, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 4ko Aginduaren bitartez. Aipatu eranskinean daude zehaztuta laguntzak ukatzeko arrazoiak.

Laugarrena.– Diru-laguntza jaso duen inbertsio-proiektua egiten ez bada; diru-laguntza emateko betekizunak eta baldintzak ez badira betetzen eta bereziki, landa-etxearen nekazaritza eta turismo ekintzak ez badira mantentzen, edota nekazari profesional bezala mantentzen ez badira edo, gutxienez, landa-etxea zabaldu zuenean, Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendaritzak eman zion baimena jaso zuenetik zenbatzen hasita, 10 urtean nekazal ekimenengatik jasotako diru-sarrerak bere horretan mantentzen ez badira; diru-laguntzak eten egingo dira eta, behar denetan, jasotako dirua bueltatu egin beharko da.

Bosgarrena.– Erabaki honek ez du administrazio bidea amaitzen eta interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuari, hilabete baten buruan, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Hori, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 114 eta 115 artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 5a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

ELENA GUTIÉRREZ PÉREZ DEL NOTARIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala