Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2015eko martxoaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1084

IRAGARKIA, UPV/EHUko errektorearen 2015eko urtarrilaren 28ko Ebazpena argitaratzeko, bertan Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) ezesten du UPV/EHUko errektorearen 2014ko azaroaren 12ko Ebazpenaren kontra jarritako birjarpenezko errekurtsoa. Bertan, amaiera ematen zitzaion rp 05-14 ondare erantzunarengatiko espedienteari.

Aipatutako ebazpena Merce Cortina Oriol andreari jakinarazi ezin izan zaionez, honako iragarki hau argitara ematen da administrazio publikoen araubide juridiko eta administrazio prozedura bateratuari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluak agindutakoa beteaz.

Errekurtso-egileak aipatutako ebazpenaren testu osoa du eskura Ondare eta Kontratazioetarako Gerenteordetzako ondare zerbitzuan, errektoregoaren eraikinean kokatuta (Sarriena auzoa z/g, Leioa).

Ebazpen honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, iragarki hau argitaratu eta bi hilabetera, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Leioa, 2015eko otsailaren 23a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala