Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2015eko martxoaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1083

EDIKTUA, 2015eko otsailaren 16koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, «Molduraciones y Filtros Ecológicos, S.L.» enpresari 14.0168.48.01.01.03 espedientearen gainean hartutako ebazpena jakinarazteko dena.

Nik, José Javier Losantos Omarrek, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariak,

Jakinarazten dut: I482014000046254 zenbakiko arau-haustearen akta dela-eta Molduraciones y Filtros Ecológicos, S.L. (B-16307340 IFK) enpresari irekitako 14.0168.48.01.01.03 zenbakiko espedientea bukatu da, eta ebazpen hau eman da: aipatutako aktan jasotako zehapen-proposamena baiestea erabaki da; horrenbestez, Molduraciones y Filtros Ecológicos, S.L. enpresari hamazortzi mila (18.000) euroko zehapena ezartzen zaio, Lan arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 8.1 artikuluaren aurkako arau-hauste oso larria egiteagatik abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hura.

Ahaleginak egin diren arren, Molduraciones y Filtros Ecológicos, S.L. enpresari ezin izan zaio ebazpena jakinarazi, jasota dagoen azken helbidean (Maria Kristina kalea, 10. zk. – 1.a F - 48930 Getxo (Bizkaia). Beraz, jakinarazpena egiten zaio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan agindutako moduan, eta ohartarazten zaio ezen, ebazpen horrek ez duela amaitzen administrazio-bidea, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokeela Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatu enpresak ez badu gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea erabiltzen, ezarri zaion zehapena ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, interneteko honako helbide honetan: http://www.euskadi.net/mipago. Ordainketa egiteko behar diren datuak honako hauek dira:

● Diru-bilketako prozeduraren kodea (CPR): 9050794

● Erakunde igorlea: 04833001-522

● Erreferentzia: 4814010800392

● Identifikazioa: 080415

● Zenbatekoa: 18.000 euro

Enpresak zehapena ordaintzen ez badu, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela-eta, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz (212/1998 Dekretua, abuztuaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendua onartzeari buruzkoa).

Aipatu enpresarentzako jakinarazpen balio dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan aurreikusitako eran argitarazten da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 16a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala