Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2015eko martxoaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1079

EDIKTUA, finkak immatrikulatzeko bideratutako 90/2015 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Yolanda Mendia Rodriguez andreak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 Epaitegiko idazkari judizialak (Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala), honako hau jakinarazten du:

Epaitegi honetan finkak immatrikulatzeko jabari-espedienteari buruzko 90/2015 prozedura bideratu da, Cecilio Lavaca Salazarrek eskatuta; jabari-espedientea honako finka hau immatrikulatzeko da:

– Landa-etxebizitza den higiezina, Gesaltza Añana herrian, Añana udalerrian (Araba), Solana kaleko 4an. Lursailak orotara 46,16 metro koadroko azalera du eta denak daude eraikita. Eraikinak hiru solairu ditu: beheko solairuan, ataria eta trastelekua; lehen solairuan, etxebizitza; eta bigarren solairua. Orotara, azalera eraikia 104,98 metro koadrokoa da. Lursailaren mugak honako hauek dira: iparraldean eta hegoealdean, kalea; ekialdean, 2. poligonoa, 37. lursaila, Asunción Celada Ruiloperena; eta mendebaldean, 2. poligonoa, 39. lursaila, Maria Blanca Perez de Nanclares Ortiz de Zaraterena eta beste hainbatena.

Finka hori ez dago Jabetza Erregistroan erregistratuta.

Probidentzia batez gaur erabakitakoaren arabera, ediktu honen bidez dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei –ez baitakigu nor diren–, hain justu ere, espedientean agertzeko aukera izan dezaten, euren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; ediktu hau argitaratu eta hurrengo hamar eguneko epean agertu beharko dute.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala