Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2015eko martxoaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1071

EBAZPENA, 2015eko otsailaren 27koa, Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen den Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak izenpetutako esparru-hitzarmen baten laburpena argitara ematea. Esparru-hitzarmen hori erabilitako ontziak eta ontzien hondakinak kudeatzeko sistema integratuei buruzkoa da.

Bilgarri eta bilgarrien hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legea garatzeko eta ezartzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 30eko 782/1998 Errege Dekretuaren 9.bis.2 artikuluak xedatzen du administrazio publikoek aldizkari ofizialetan ontziei buruzko hitzarmen eta akordio boluntarioen laburpenak argitaratuko dituztela, eta testu osoak jendearen eskura jarri behar direla.

Erabilitako ontziak eta ontzien hondakinak kudeatzeko sistema integratuei buruzko hitzarmen bat sinatuta, eta aipatutako apirilaren 30eko 782/1998 Errege Dekretuaren 9.bis.2 artikuluaren arabera,

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Argitara ematea Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak sinatutako hitzarmenaren laburpena, erabilitako ontziak eta ontzien hondakinak kudeatzeko sistema integratuei buruzkoa, aldizkari ofizialean, ebazpen honen eranskinean atxikitzen den informazioarekin batera.

Bigarren artikulua.– Hitzarmen hau eskuragarri dago euskal ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan (http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-4892/es/contenidos/convenio/ecoembes/es_convenio/adjuntos/2014-07-01ConvenioEcoembes-GV.pdf).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 27a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.

ERANSKINA

Hitzarmenaren identifikazioa: esparru-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Ecoembalajes España, S.A. enpresak sustatutako kudeaketa-sistema integratuaren (Ecoembes) artekoa.

Sinatze-data: 2014ko ekainaren 25ean.

Partaideak: Euskal Autonomia Erkidegoa eta Ecoembalajes España, S.A.

Indarraldia: 2019ko uztailaren 1era arte. Dena den, ezin da izango Ecoembes sozietateak kudeatzen duen ontzien hondakinen kudeaketa-sistema integratuari Autonomia Erkidegoak emandako baimenaren indarraldia baino luzeagoa.

Xede nagusiak:

– Ecoembes sozietateak bultzatutako kudeaketa-sistema integratuan beren borondatez parte hartu nahi duten toki-erakundeen edo partzuergoen jarduera arautzea.

– Paper-kartoizko ontzien gaikako bilketa monomaterialari dagokion edukiontziren bidez eta atez ate merkataritza gune haundietan, plastikozko eta edarietarako kartoizko ontzien eta metalezko ontzien bilketa multimaterialari dagokion edukiontziaren bidez, eta ontziak, berreskuratzeko, birziklatzeko eta/edo balorizatzeko sistemak sustatzea, gizartearen onarpena, eraginkortasun teknikoa eta ingurumen eta ekonomia aldetik duten bideragarritasuna irizpidetzat hartuta. Ontziak berziklatzeko eta balorizatzeko beste motak sortzen ba dira, Toki-erakundeak eta Ecoembes arteko hitzarmenak izenpetu daiteke.


Azterketa dokumentala