Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2015eko martxoaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1066

EBAZPENA, 2015eko otsailaren 25ekoa, Industriako sailburuordearena, zeinen bidez jakinarazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei laguntzak emateko deialdia (2015eko ekitaldia).

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 20ko Aginduaren bidez (2009ko urriaren 20ko EHAA, 201. zenbakia), arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei bideratutako laguntzak. Agindu hori 2010eko apirilaren 21eko Aginduaren bidez aldatu zen (2010eko maiatzaren 4ko EHAA, 81. zenbakia).

Aipatutako agindu arautzailearen 10. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak emateko, 2015eko ekitaldirako deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 10. artikuluan ezarritako eskumenaz baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei bideratutako laguntzak arautzen dituen aginduan aurreikusitako laguntzak emateko 2015eko ekitaldiko deialdia egitea.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Xede horretarako, guztira, 600.000 euro bideratuko dira, abenduaren 23ko 5/2014 Legearen bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoaren 2015eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorretan, horretarako ezarritako aurrekontu-kredituari jarraituz.

Deialdi honi lotuta emango diren diru-laguntzen zenbateko osoa ez da izango artikulu honetan finkatutako diru-kopurutik gorakoa, edo, indarrean dagoen legeriari jarraituz, kredituen arteko loturarik edo aurrekontu-aldaketarik badago, lehengoa eguneratuta sortutako diru-kopurutik gorakoa. Horrenbestez, zenbateko hori ahitutakoan, ezin izango da laguntza gehiago eman, eta, beraz, hortik aurrera, baliorik gabe geratuko da ebazpen hau. Horrelako egoeraren bat gertatuz gero, horren berri eman behar da Industriako sailburuordearen ebazpen baten bidez.

3. artikulua.– Baldintzak.

1.– Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 20ko Aginduaren bidez, arautzen dira (2009ko urriaren 20ko EHAA, 201. zenbakia) Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei bideratutako laguntzak. Agindu hori 2010eko apirilaren 21eko Aginduaren bidez aldatu zen (2010eko maiatzaren 4ko EHAA, 81. zenbakia).

2.– Halaber, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Nazioartekotze Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edota sail horren lurralde-bulegoetan aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek eskabideak eta dokumentazio osagarria, hain justu ere, zuzenean, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako eraren batean.

3.– Eskabideak aurkezteko epea deialdia egiteko ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, 09:00etan, eta 2015eko apirilaren 10eko 12:00etan bukatu.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 25a.

Industriako sailburuordea,

JUAN IGNACIO GARCÍA DE MOTILOA UBIS.


Azterketa dokumentala