Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2015eko martxoaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ETXEBARRIKO UDALA
1055

IRAGARKIA, Etxebarriko udalerriko zaraten mapa estrategikoari hasierako onespena emateari buruzkoa.

2015eko otsailaren, 17an Udalbatzak egin zuen ohiko bilkuran, udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoak honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Urriaren 16ko 213/2012 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Kutsadura Akustikoari buruzkoak, bere 10 artikuluan, zarata-mapak lantzeko obligazioa ezartzen du 10.000 biztanle baino gehiagoko udalentzat.

Etxebarriko Udalak aipaturiko 213/2012 Dekretu hori betetze aldera, eta bere eskumenen eremuan jardunez, «Etxebarri Udalerriko zaraten mapa estrategikoa» landu du.

Dokumentu hori aztertu ondoren eta Kutsadura Akustikoari buruzko Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoari jarraituz, ondorengoa erabaki da:

1.– Etxebarri Udalerriko zarata-mapa estrategikoei buruzko dokumentua hasierako izaeraz onestea.

2.– Espedientearen jendaurreko informazio-aldi publikoa hilabetez irekitzea, edozein pertsona fisiko zein juridikok gaiaren inguruan dagoen dokumentazioa eta prozedura aztertu, edo, hala behar denean, egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko aukera izan dezan. Horretarako, Udal Bulego Teknikoan egongo da espedientea ikusgai.

3.– Jendaurreko informazio-iragarkia EHAAn, BAOn eta Etxebarriko Udaleko iragarki-taula digitalean argitaratzea.

Etxebarri, 2015eko otsailak 18a.

Alkatea,

LOREN OLIVA.


Azterketa dokumentala