Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2015eko martxoaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LEHENDAKARITZA
1051

IRAGARKIA, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2015eko urtarrilaren 22ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, diru-laguntza bat murrizten da.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, ez da posible izan aipatutako ebazpena «Grupo Feminista de Estudios Ilazki» elkarteari jakinaraztea. Hori dela eta, honako iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan agindutakoari jarraikiz.

Iragarki honen bidez, dei egiten zaio «Grupo Feminista de Estudios Ilazki» elkartearen ordezkariari gehienez hamabost eguneko epean Vitoria-Gasteizko Manuel Iradier kaleko 36an agertzeko, 08:00etatik 14:30era, Ebazpenaren testu osoa jaso dezan. Epea iragarkia argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 18a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala