Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2015eko martxoaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1047

IRAGARKIA, prozedura irekiaren bidez, HABE liburutegiko 23.735 erregistro bibliografiko birkatalogatzea kontratatzeko dena (G15/209 espedientea).

1.– Erakunde esleitzailea: HABE.

a) Kontratua esleituko duen organoa: HABEren zuzendari nagusia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: HABEko Kudeaketa Zerbitzua.

Helbidea: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6. solairua, 20018 Donostia.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Helburuaren deskribapena: HABE liburutegiko 23.735 erregistro bibliografiko birkatalogatzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: berariazko klausula administratiboen pleguko karatulan adierazitakoarekin bat etorriz.

d) Gauzatzeko edo entregatzeko gehieneko epea: 24 hilabete kontratua formalizatu eta biharamunetik kontatzen hasita.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: esleitzeko hainbat irizpideri jarraituz:

– Formula bidez ebaluagarriak:

Eskaintza ekonomikoa: 60 puntu.

– Balio-judizio bidez ebaluagarriak:

Lan-egitasmoa: 40 puntu.

Gutxienekoa: baztertuak izango dira balio-irizpena egitea eskatzen duten irizpideen atal honetan 20 puntu lortzen ez dituzten lehiakideak, 10 puntu planifikazioaren ataletik eta 10 puntu koordinazioarenetik etorri beharrekoak izanik.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Ehun eta berrogeita bi mila, laurehun eta hamar (142.410) euro + BEZa. Guztira: ehun eta hirurogeita hamabi mila, hirurehun eta hamasei euro eta hamar zentimo (172.316,10).

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) HABE. Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a. 20018 Donostia. Tel.: 943 02 26 00 – Faxa: 943 02 26 01.

b) Agiriak eta argibideak eskatzeko azken eguna: 2015eko martxoaren 18a.

7.– Kontratistaren betebeharrak: sailkapena: ez da eskatzen.

8.– Eskaintzak noiz eta nola aurkeztu.

a) Azken eguna: 2015eko apirilaren 1a, goizeko 12:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, berariazko klausula administratiboen pleguan eta baldintza teknikoen pleguan adierazitakoa barruan daramatela.

c) Aurkezteko lekua: HABE. Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6. solairua. 20018 Donostia.

d) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: bi hilabete, «B» gutun-azala irekitzen denetik kontatzen hasita.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) «C» gutun-azalen irekiera.

Noiz: 2015eko apirilaren 27an, goizeko 12:00etan.

Non: HABEko kontratazio-mahaia. Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6. solairua. Donostia.

b) «B» gutun-azalen irekiera.

Noiz: 2015eko maiatzaren 8an, goizeko 12:00etan.

Non: HABEko kontratazio-mahaia. Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6. solairua. Donostia.

10.– Bestelako argibideak: ikus berariazko klausula administratiboen plegua.

11.– Iragarpen gastuak: esleipendunaren kontura izango dira.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.contratacion.euskadi.eus

Donostia, 2015eko otsailaren 16a.

HABEko zuzendari nagusia,

JOSEBA ERKIZIA ITOITZ.


Azterketa dokumentala