Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2015eko martxoaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1044

EBAZPENA, 2015eko otsailaren 24koa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira emandako zenbait diru-laguntza, herritar orok izan dezan horien berri. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko maiatzaren 20ko Aginduaren bidez arautu ziren diru laguntza horiek, Eskolako Agenda 21 programak garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeei eman beharreko diru-laguntzak arautu eta horietarako deialdia egiteko aginduaren bidez, alegia(2014-2015 ikasturtea).

Aipatutako diru-laguntzen deialdi-agindua ikusi da, eta agindu honek xedatzen du nahitaezkoa dela emandako diru-laguntzen zerrenda jakinaraztea.

Horrenbestez, hauxe

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Emandako diru-laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Zerrenda hau ondoko eranskinean zehazten da:

Eranskina.– Eskolako Agenda 21 programak garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeei emandako diru-laguntzen zerrenda. (2014ko maiatzaren 20ko Agindua, 2014ko maiatzaren 28ko EHAA - 99. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 24a.

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria,

AMAIA BARREDO MARTÍN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala