Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2015eko martxoaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1041

20/2015 DEKRETUA, otsailaren 24koa, «Berriztu» Hezkuntza Elkartea gizarte-interesekotzat aitortzeko dena.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, gizarte-intereseko aitortu ahal izango dira gizarte-zerbitzuak, baldin irabazi-asmorik gabe gizarte-zerbitzuak ematera dedikatzen badira eta araubidez ezarritako baldintzak betetzen badituzte; guztia ere, EAEn gizarte-zerbitzuak garatzearren, Gizarte-ekintzako Hirugarren Sektoreak egindako ibilbidea eta ekarpenak errekonozitzeko.

Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko baldintzak eta prozedura arautzen ditu.

Haren babesean, «Berriztu» Hezkuntza Elkarteak aipatu aitorpena eskatu du, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak egindako txostenaren arabera, «Berriztu» Hezkuntza Elkartea 1991n eratu zen, eta ez du irabazi-asmorik. Elkarte horren xede nagusia honako hau da: banakako, bikote eta kolektiboetan (inor baztertu gabe), garapen pertsonalerako zein gizartean integratzeko laguntza-alternatibak sortu, kudeatu eta garatzea.

Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu duela 2009tik aurrera, Euskal Autonomia Erkidego osoan.

Urriaren 7ko aipatu 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako dekretu bidez aitortuko da gizarte-intereseko izate hori, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetuko baitu.

Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2015eko otsailaren 24an egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Aitortzea «Berriztu» Hezkuntza Elkartea gizarte-interesekoa dela, burutzen dituen gizarte-ekintzen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen laguntzeagatik.

2. artikulua.– «Berriztu» Hezkuntza Elkarteari aitorpen honen berezko eskubideak errekonozitzea, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko otsailaren 24an.

Lehendakaria,

IŃIGO URKULLU RENTERIA.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

ÁNGEL TARSICIO TOŃA GÜENAGA.


Azterketa dokumentala