Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2015eko martxoaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1034

IRAGARKIA, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren ebazpena jakinarazteko dena. Horren bidez, Trenbide Zaintza arloko PF/282/2014/MB espedientean Ezeanyn Odriozola Prince jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak ebazpena eman zuen 2014ko abenduaren 16an; haren bidez, Ezeanyn Odriozola Prince jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zuen.

Ezin izan denez aipatutako ebazpena jakinarazi, iragarpen hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta haren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, iragarki hau argitaratu eta bi hileko epean.

2.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Garraio Plangintzaren Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 25a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala