Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2015eko martxoaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1031

IRAGARKIA. Honen bidez, Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak, behean zehazten diren zehapen-espedienteen instrukzio-egilea den aldetik, emandako ebazpen-proposamenak jakinarazten dira, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa hausteari dagozkionak.

Espedientatuei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Interesdunak 15 egun baliodun izango ditu, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik, organo instrukzio-egilean, alegia, Segurtasun Sailburuordetzako Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan, alegazioak egin eta komenigarritzat jotzen dituzten agiriak eta informazioak aurkezteko.

2.– Halaber, aipatutako epearen barruan espedientea bera eta bertako agiriak kontsultatu ahal izango dituzte, espedientearen zenbakia adieraziz gero.

Horretarako, honako helbide honetara jo behar dute: Segurtasun Sailburuordetzako Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia).

(Ikus .PDF)

Erandio, 2015eko otsailaren 25a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.


Azterketa dokumentala