Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2015eko martxoaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1026

EDIKTUA, 296/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Irungo Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian (Gipuzkoa), 296/2013 prozedura arrunta bideratu da, Antonio Olea Diazek eskatuta, Antoine Pierre Pascal Bardiner-ren aurka (gaia: zenbateko bat erreklamatzea). Prozedura horretan, epaia eman du epaitegi honetako epaile Xabier Aramendi Olasagasti jaunak, 2014-12-26an:

Antoine Pierre Pascal non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, hogei eguneko epean, Gipuzkoako Probintzia Entzutegiari zuzenduta.

Ebazpenaren eduki osoa ezagutzeko, organo honetako bulegora bertaratu beharko du.

Eta Antoine Pierre Pascal Bardiner demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabosteko urtarrilaren hamaseian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala