Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2015eko martxoaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1024

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 30ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinen bidez erabakitzen baita urriaren 19ko 260/2010 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzak 2014ko ekitaldian jasotzeko prozedura. Dekretuak enpresei ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen ditu.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko uztailaren 23ko Aginduaren bitartez, urriaren 19ko 260/2010 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzak 2014ko ekitaldian jasotzeko deialdia aurkeztu zen. Dekretuak enpresei ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen ditu.

2014ko urriaren 1ean eskariak aurkezteko epea bukatu zen, eta Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan 35 eskari jaso dira prozedura errazturako, urriaren 19ko 260/2010 Dekretuaren 3. artikuluan eta 2014ko uztailaren 23ko Aginduaren 5. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Urriaren 19ko 260/2010 Dekretuaren 14. artikuluaren arabera berariaz osatutako Balorazio Epaimahaiak dagokion ebazpen-proposamena egin du, aurrekontuaren mugekin bat etorriz. Proposamenean zehaztuta daude diru-laguntza eskuratu dezaketen egitasmoak, bai eta ukatutako diru-laguntzak eta horretarako arrazoiak ere; dena aipatutako dekretuaren arabera.

Ingurumeneko sailburuordeak du eskatutako diru-laguntzen onuradun eta zenbatekoen gaineko behin betiko erabakia hartzeko eskumena, aipatutako urriaren 19ko 260/2010 Dekretuaren 14. artikuluaren arabera.

Honako hauek aztertuta geratu dira: urriaren 19ko 260/2010 Dekretua, enpresei ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituena; Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko uztailaren 23ko Agindua, urriaren 19ko 260/2010 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzak 2014ko ekitaldian jasotzeko deialdia aurkezten duena; apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta oro har aplikagarri den araudia. Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honetako I. eranskinean jasotako enpresei diru-laguntza ematea, bertan jasotzen diren proiektuak burutzeko eta adierazitako zenbatekoengatik.

Aipatutako diru-laguntza eskatutako inbertsioan diruz lagundu daitezkeen gastuen portzentajea da, hau da, inbertsioaren zenbateko garbietan.

Bigarrena.– Ebazpen honetako II. eranskinean jasotzen diren enpresek egindako diru-laguntza eskariak ukatzea, bertan azaltzen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Agindu honetako III. eranskinean atzera egin duten diru-laguntza eskariak argitaratzea.

Laugarrena.– Onuradunak diruz lagundutako inbertsioa bete eta ordaindu dela justifikatu behar du, ordainketa eskatu aurretik.

Bosgarrena.– Onuradunek urriaren 19ko 260/2010 Dekretuaren 18. artikuluan onuradunentzat arautzen diren gainerako baldintzak bete beharko dituzte.

Seigarrena.– Diru-laguntza programa hau Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin (EGEF) batera finantzatu ahal izango da, EAEko 2014-2020rako EGEF Programa Eragilearen baitan. Hala izanez gero, onuradunak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamenduaren (EB) 2. atalaren 115. artikuluan aurreikusitako zerrenda publikoan agertuko dira. Era berean, proiektuan sortzen diren material eta euskarrietan, EGEFen bidezko finantzaketa komunitarioa aipatu beharko da.

Zazpigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, diru-laguntzak emateko jardunbide orotan egon behar duen jakinarazpen printzipioa betetzeko.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazten den egunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluek xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 30a.

Ingurumeneko sailburuordea.
Absentziaz, (196/2013 Dekretuaren Lehenengo Xedapen Gehigarria).

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala