Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2015eko martxoaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1020

128/2015 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena eta Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Osakidetzako langileei eta Osakidetzari atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileei deitzen diena 2015-2016 ikasturteko euskara ikastaroetara.

Horretarako kontuan hartu da azaroaren 24ko 10/1982 Legea, Euskararen Erabilera Arauzkotzezkoa, eta garatzen duten dekretuak: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioetan euskararen erabilera normaltzeko plangintza arautzeko den apirilaren 15eko 86/1997 Dekretua eta euskararen erabilera Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretua. Halaber, kontuan hartu dira Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana (2013ko abenduaren 3an onartua) eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak, hizkuntza-prestakuntzako eta normalizazioaren arloan sinatutako lankidetza hitzarmena.

Hori dela eta, hau

EBATZI DUGU:

Atal bakarra.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen 2015-2016 ikasturterako lehenengo hiru hizkuntza-eskakizunen araberako hizkuntza-gaikuntzarako ikastaroen deialdia onartzea, I., II. eta III. eranskinetan ezarritako oinarriekin bat etorrita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 22a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.

I. ERANSKINA
OINARRIAK

Lehenengoa.– Helburua.

Deialdi honen helburua da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen euskarazko hizkuntza-gaikuntza eragin eta bultzatzea.

Bigarrena.– Norentzat.

Deialdi honetan parte har dezakete Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileek, lan-harremana edozein izanda ere, baldin eta deialdiaren ebazpenaren egunetik ikastaro mota bakoitzerako eskaerak egiteko epea bukatu arte zerbitzu aktiboan, senideak zaintzeko eszedentzian edo zerbitzu berezietan badaude.

Deialdi honetan eskaintzen den hizkuntza-prestakuntza IVAPek finantzatuko du horretarako duen aurrekontuaren bidez. Aurrekontua nahikoa ez balitz, IVAPek indarrean dagoen araudian aurreikusitako lehentasun irizpideak jarraituko ditu, hau da, 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren 3. artikuluan ezarritako irizpideak jarraituko ditu.

Halaber, ordu-kreditua agortuta izateagatik IVAPek finantzatuko ez duen langileen hizkuntza-prestakuntza Osakidetzak finantzatuko du horretarako duen aurrekontuaren bidez. Aurrekontua nahikoa ez balitz, Osakidetzaren Giza Baliabideen Zuzendaritzaren 2015eko urtarrilaren 22ko 1/2015 Jarraibideetan ezarritako lehentasun irizpideak ezarriko dira. 1/2015 Jarraibideak emandako ordu-kreditua agortuta izanda euskara ikasten jarraitu ahal izateko ohiz kanpoko laguntzari buruzkoa da.

Lanorduetan euskarazko prestakuntza jasotzeko baimenak ematerakoan, zerbitzu-erakundeek Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Planaren 3.3.4. puntuan ezarritako irizpideak aplikatuko dituzte, baita Giza Baliabideetako Zuzendaritzak Jarraibideen bidez ezarriko dituen irizpideak ere.

Onespena jaso duten eskarien ondorioz, ordezko langileak kontratatu beharra dagoenean, kontratatu beharreko langileen kopurua aurrekontua izatearen menpe egongo da.

Hirugarrena.– 2015-2016 ikasturterako ikastaro-deialdiak.

3.1.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak bi deialdi egingo dituzte 2015-2016 ikasturterako.

Honako hau 2015-2016 ikasturteko deialdi nagusia da, ikasturte osoa arautzen duena. Deialdi honetan lanorduetan eta lanorduz kanpo egiteko ikastaroak eskaintzen dira.

Datorren urrian bigarren deialdia kaleratuko da, oraingo honen osagarria, zerbitzu-erakundeetara garaiz bidaliko den barne-jarraibideen bidez, 2015-2016 ikasturteko bigarren lau hilabeteko eskaintza egiteko.

Urriko deialdian otsailetik ekainera arteko eskaera egin ahal izango dute interesatuek, betiere baldintza hauen pean:

– Salbuespenak salbuespen, ikastaroa urrian hasi ez duten langileek, ezingo dute bi orduko ikastarorik hasi otsailean. Aurreko lau hilekoan ikastaro trinkoren bat edo barnetegiko ikastaroa egin izan dutenek, berriz, modulu aldaketa eskatzea izango dute. Urrian hasi ez direnek, beraz, bost orduko ikastaroa edo barnetegiko ikastaroa eskatu ahal izango dute otsailean.

– Urrian hasi diren ikasleek, aldiz, ikastaro trinkoa nahiz modulu aldaketa eskatu ahal izango dute otsailean, hau da, ikastaro trinkotik 2 ordukora aldatzea, edo alderantziz.

– Autoikaskuntzako ikastaroei dagokienez, urriko deialdian ezingo da autoikaskuntza ikastarorik hasi, 2 orduko moduluarekin gertatzen den bezalaxe.

3.2.– Deialdi honetan honako ikastaro mota hauek eskaintzen dira:

a) Lanorduetako ikastaroak:

– 5 orduko ikastaro trinkoak (euskalduntzean zein alfabetatzean).

– Barnetegia.

– Egunero, 2 orduko ikastaroak.

b) Lanorduz kanpoko ikastaroak.

– Aurrez aurreko ikastaroak euskaltegian.

– Ordenagailu bidezko autoikaskuntza ikastaroak.

3.3.– Lanorduetako bi orduko ikastaroak, lanorduz kanpoko aurrez aurrekoak eta autoikaskuntza ikastaroak ikasturte osorako izango dira, hau da, urritik ekainera. Bost orduko moduluak eta barnetegiak, berriz, lehenengo deialdian, urritik otsailera izango dira eta, bigarren deialdian, otsailetik ekainera.

3.4.– Deialdi honetan ez da sartzen EGAtik gorako edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan EGAren baliokide diren agirietatik gorako ikastarorik. 4HE prestatzeko ikastaroa egin nahi duten Osakidetzako langileek IVAPen deialdian eman beharko dute izena. 2015-2016 ikasturteko deialdia apirilean deituko du IVAPek.

Laugarrena.– Lanorduetako ikastaroak.

4.1.– Lanorduetako ikastaroen eskaintza.

Deialdi honetan eskaintzen diren lanorduetako ikastaroak II. eranskinean daude jasota.

Zerbitzu-erakundeetako zuzendaritzek barnetegira joateko edo ikastaro trinkoetan parte hartzeko emandako baimenak lau hilabeteko osorako dira. Lanorduetako bi orduko ikastaroetan parte hartzeko emandako baimenak ikasturte osorako izango dira, urritik ekainera.

Ikastaroen hasiera eta amaiera egunak eta ordutegiak II. eranskinean zehaztutakoak dira. Halere, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ahalmena du egoki iritzitako egokitzapenak egiteko. Egokitzapen horiek aldez aurretik jakinarazi beharko dira.

4.2.– Eskabideak egiteko eta tramitatzeko epeak.

1.– Eskabideak modulu eta ordutegi bakarrerako izango dira.

Lanorduetako ikastaroetarako eskabidea egiteko epea: 2015eko martxoaren 5etik 20ra, biak barne.

Zerbitzu-erakundeetako pertsonaleko zuzendaritzek jasotako eskaerak aztertu eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen jarraibideetan ezarritako aukeraketa irizpideen arabera onartuko edo ukatuko dituzte.

Zerbitzu-erakundeek eskabideak Giza Baliabideetako Zuzendaritzak ezarritako prestakuntza moduluan grabatu eta tratatu beharko dituzte.

Onartutako eta ez onartutako eskaeren zerrendek Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzan egon beharko dute 2015eko apirilaren 28rako.

Giza Baliabideetako Zuzendaritzak eskaeretan egokitzapenak egin ahal izango ditu eta behin betiko zerrenda bidaliko dio IVAPi 2015eko maiatzaren 22rako.

Epe horretatik kanpo ez da eskaerarik ezta aldaketarik ere onartuko.

Zerbitzu-erakundeen zuzendaritzek interesatuei jakinaraziko diete idatzizko jakinarazpenaren bidez haien eskabidea baimendu duten ala ez. Onartu ez dutenean, arrazoia espresuki azaldu beharko diete interesatuei. Jakinarazpena 2015eko maiatzaren 4rako egin beharko da beranduen ere. Halaber, zerbitzu-erakundeek zabalkunde handiena duen hedabideen bidez emango dute jakinaraztera onartuen eta ukatuen zerrenda (posta elektronikoa, intranet, iragarki-taula ...).

Aukeratutako langileen behin betiko zerrendaren arabera osatuko dira ikastaroak eta taldeak.

2.– Interesatuek deialdi honetako eskabide elektronikoa bete beharko dute, horretarako ondorengo helbide elektronikoetara joz:

– http://www.osakidetza.net

– http://www.osakidetza.euskadi.net

(honen barruan bide honi jarraitu behar zaio: Giza Baliabideak > Euskara > Ikastaroak > 2015-2016 ikasturtea > Lehenengo deialdia > Eskabideak).

Era berean, izena emateko eskabidea aurkeztu ahal izango da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazioaren Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua, 38.4 artikuluan ezarritako edozein modutan (III. eranskina).

Eskabideak pertsonaleko zuzendaritzek kudeatuko dituzte horretarako dagoen aplikazio informatikoan.

4.3.– Lanorduetako ikastaroetan onartzeko araubidea.

Giza Baliabideen Zuzendaritzak aldiro-aldiro arautuko ditu aukeratzeko irizpideak eta prozedurak, eta euskararen erabilera normalizatzeko prozesuaren araberako aldaketa eta egokitzapenak egingo ditu.

Lanorduetako ikastaroetarako aukeraketa-irizpideak Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzaren jarraibideen bitartez ezarriko dira. Zerbitzu-erakunde bakoitzeko zuzendaritzaren ardura da, lanorduetako euskarazko ikastaroak eskatzen dituztenen artean aukeraketa egitea.

2014-2015 ikasturterako deialdia arautzen zuen 265/2014 Ebazpenaren 7.1. oinarriak ezartzen zuena betetzeko, 2014-2015 ikasturtean matrikula-orria itzuli ez edo jaso ez zuten langileei ez zaie onartuko 2015-2016 ikasturterako eskaerarik.

4.4.– Lanorduetako eskolen antolaketa.

a) Mailaketa probak.

Administrazioko ikastaldeetako eskatzaileak taldekatzeko, ezinbestekoa izango da eskatzailearen mailaren berri izatea. Hori dela eta, eskatzailea azken ikasturtean IVAPekin eskolatuta ibili bada, azken ebaluazioaz baliatuko da IVAP hurrengo hasiera maila ezartzeko.

IVAPek mailaketa proba egitera dei diezaioke eskatzaileari, haren euskara mailaren berri ez badu, euskara-ezagutza maila neurtze aldera.

Deitutako langileren bat jarritako egun eta orduan mailaketa probara agertzen ez bada, aukera galduko du eskatutako ikastaroa egiteko.

IVAPek Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzari jakinaraziko dio mailaketa proba nork egin behar duen, baita non eta noiz egin behar duen ere.

Salbuespenez, IVAPek erabaki dezake aurkeztu ez den langileari probara berriro deitzea, aurkeztu ez izana idatziz eta egokiro arrazoitzen badio IVAPi dagokion zerbitzu-erakundeak; beranduen ere, proba egunetik 2 egun balioduneko epean.

IVAPek bertan behera utziko du salbuespenezko dei honetara ere aurkeztuko ez den langilearen eskaera.

b) Administrazioko taldeak antolatzea.

Mailaketa probak egin ondoren taldeak osatuko ditu IVAPek. Taldeak osatzean ikasle bakoitzari bere pertsonaleko zuzendaritzak baimendutako modulua gordeko dio IVAPek, ahal den neurrian. Nolanahi ere, modulu edota ordutegi jakin batean taldea osatzeko behar adinako eskaerarik ez badago, IVAPek egoki iritzitako aldaketak proposatuko ditu.

IVAPek administrazioko ikastaldeak administrazioko langileekin soilik osatuko ditu. Talde horiek, ordutegi jakin batzuetan eta hiriburuetan antolatuko ditu:

– 5 orduko taldeak: Bilbon, Donostian eta Vitoria-Gasteizen.

– 2 orduko taldeak (08:00-10:00): Bilbon, Donostian eta Vitoria-Gasteizen.

Halaber, beste ordutegi edo herritan ikasi nahi duten ikasleei IVAPek matrikula-orria emango die, nahi duten euskaltegi homologatuan matrikula daitezen, betiere onartu zaien moduluan.

IVAPek hiriburuetan antolatzen dituen taldeen ezaugarriak (ordutegi eta egutegiak) II. eranskinean daude jasota. Ezaugarri horiekin bat datozen eskaerak eta hiriburuetako ikastaro trinkoetarako lanorduetarako ikastaro guztiak administrazioko ikastaldeetara bideratuko ditu IVAPek. Taldeak osatu eta euskaltegiak izendatuta daudenean, IVAPek Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzari helaraziko dio administrazioko taldeetan eskolatuko diren langileen zerrenda, langile bakoitzak non eta noiz eskolatu behar duen zehaztuta.

c) Administrazioko talderik ez duten langileak. Matrikula-orriak.

Administrazioko taldeen ordutegia eskatu arren talderik osatu ezin denean, IVAPek matrikula-orria emango die ikasleei, nahi duten euskaltegi homologatuan matrikulatzeko, betiere onartu zaien moduluan. IVAPek matrikula- orria bidaliko du Giza Baliabideen Zuzendaritzara, honek langile bakoitzaren pertsonaleko zuzendaritzara helarazteko.

Era berean, bestelako ordutegia, edo herria, eskatu duten langileei IVAPek matrikula-orria emango die, nahi duten euskaltegi homologatuan matrikula daitezen, betiere onartu zaien moduluan. IVAPek matrikula- orria bidaliko du Giza Baliabideen Zuzendaritzara, honek langile bakoitzaren pertsonaleko zuzendaritzara helarazteko.

Matrikula-orri horren bidez, interesdunak matrikula egin ahal izango du hautatzen duen euskaltegi publiko edo pribatu homologatuan.

Edozein kasutan ere, ikastaroa euskaltegi publiko edo pribatu homologatuan egin beharko da, urrian hasi beharko du eta otsailean edo ekainean bukatu, onartutako moduluaren arabera. Halaber, HABEk homologatua eta gutxienez 165 orduko iraupena izan beharko du 2 orduko ikastaroa denean, eta 400 ordukoa trinkoa denean.

Langileak dagokion euskaltegiaren egutegira eta ordutegira moldatu behar du, egutegi eta ordutegi horiek IVAPek eskainitako ikastaroekin bat ez datozenean.

Matrikulazioari eta IVAPek ordainduko duenari buruzko arauak zazpigarren oinarrian daude jasota.

4.5.– Lanorduetako eskoletara joatea eta gutxieneko asistentzia.

1.– Ondorio guztietarako ikastegia lantokia da langilearentzat. Beraz, eskolaratze eta puntualtasun huts guztiak idatziz justifikatu behar dizkio lanean diharduen erakundeko zuzendaritzari, beste edozein laneratze-huts zuritu ohi den bezalaxe. Edonola ere, eskoletara garaiz ez heltzea justifikatu egin beharko da. Justifikatu gabeko puntualtasun hutsak sarritan gertatzeak ekar dezake ikaslea kanporatzea eta hurrengo ikastaroetan ez onartzea.

2.– Eskolarik ez dagoen egunetan, euskara ikastaroa lanorduetan egiten ari diren langileek beren lanpostuetara itzuli beharko dute ezinbestean.

3.– Euskara ikastaroetara joateko baimena, hasiera batean, zerbitzu-erakundeetako zuzendaritzen ardura izanik, era berean, beraien ardura da baimendutako epean langileen etenik gabeko eskolaratzea bermatzea.

Eskola-aldia nahitaez eten behar baldin bada, erabaki hori hartzen duen zerbitzu-erakundeko pertsonaleko zuzendaritzak aldez aurretik informatuko du Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritza.

Zerbitzu-erakundeko zuzendaritzak bermatuko du ikastaroetan parte hartuko duten langileek euren oporrak ikastaroko egutegiarekin egokitzen dituztela, ikastaroen aprobetxamenduak kalterik izan ez dezan.

4.– Eskola-hutsegiteak ikastaroaren hasiera egunetik bertatik zenbatuko dira, nahiz eta ikaslea berandu hasi ikastaroan.

5.– Ikaslearen ikasketa prozesua eta administrazioaren baliabideak bermatzeko, IVAPek aprobetxamendu irizpide hau ezartzen du: ikaslearen ikasturte osoko asistentziak % 80koa izan behar du gutxienez.

6.– Zerbitzu-erakundeek eskura izango dute euren langileen asistentziari eta ebaluazioari buruzko informazioa. Datuok dagokion ebaluazioaren ondoren bidaliko ditu Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzara.

4.6.– Liberatutako pertsonala. Betebeharrak eta ordainsariak.

1.– Deialdi honetako oinarrietan ezarritakoa ez betetzeak ekarriko du ikastaroetatik kanpo uztea. Orduan, Administrazioak bere esku izango du kanporatutako ikaslea hurrengo ikastaroetan ez onartzea.

2.– Liberatuta dauden langileek, maila egokia lortuz gero, konpromisoa hartzen dute hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdietara aurkezteko.

3.– Barnetegietara edo ikastaro trinkoetara joateko liberatu diren langileek % 100eko lansaria kobratuko dute.

4.– Euskarako ikastaroetara joateak ez du ekarriko zerbitzuarengatiko inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik.

Bosgarrena.– Lanorduz kanpoko ikastaroak.

5.1.– Norentzat.

Ikastaro hauek ebazpenaren bigarren oinarriaren baldintzak betetzen dituzten Osakidetzako langile finkoentzat, bitartekoentzat eta aldi baterako kontratatuentzat dira. Aldi baterako langileen kasuan, ebazpena EHAAn argitaratu aurreko hamabi hilabeteetan guztira sei hilabetetik gora lan egin behar izan dute Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan eta ikastaroak iraun bitartean lanean egongo direla aurreikusi behar da.

5.2.– Ikastaroen eskaintza.

2015-2016 ikasturteko deialdi honetan eskaintzen diren lanorduz kanpoko ikastaroak honako hauek dira:

– Aurrez aurreko ikastaroak euskaltegian.

– Ordenagailu bidezko autoikaskuntza ikastaroak.

Eskaintza honetatik kanpo geratzen dira barnetegiko ikastaroak.

Izaera orokorrez, aurrez aurreko lanorduz kanpoko ikastaroetarako baimena bi/hiru orduko ikastaroak egiteko emango da.

Lanorduz kanpoko ikastaro trinkoa langile finkoek eta bitartekoek soilik eska dezakete eta eskaeran adierazi beharko dute. Behin-behineko langileek bi edo hiru orduko ikastaroak eska dezakete soilik.

Diru-baliabideen erabilera zentzuzkoa eta arrazoizkoa ziurtatu ahal izateko, IVAP saiatuko da lanorduz kanpoko ikastaroa trinkoa egiteko baimena duten ikasleak administrazioko taldeetan eskolatzen. Taldeak osatu eta euskaltegiak izendatuta daudenean, IVAPek Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzari helaraziko dio administrazioko taldeetan eskolatuko diren langileen zerrenda, langile bakoitzak non eta noiz eskolatu behar duen zehaztuta.

Ikastaro horiek egutegi eta ordutegi zehatza izango dute eta hiru hiriburuetan antolatuko dira. Langileak talde horien egutegira eta ordutegira moldatu behar du.

Administrazioko talderik osatzen ez bada, IVAPek matrikula-orria emango die ikasleei, nahi duten euskaltegi homologatuan matrikulatzeko, betiere onartu zaien moduluan. IVAPek matrikula- orria bidaliko du Giza Baliabideen Zuzendaritzara, honek langile bakoitzaren pertsonaleko zuzendaritzara helarazteko.

Lanorduz kanpoko ikastaroetan ez da onartuko ikastaro mota aldatzea; beraz, langileak onartutako ikastarorako matrikula-orria jaso ondoren, ezin izango du aldatu.

5.3.– Lanorduz kanpoko eskabideak egiteko eta tramitatzeko epeak.

1.– Lanorduz kanpoko ikastaroetarako eskabidea egiteko epea 2015eko martxoaren 5etik maiatzaren 7ra bitartekoa izango da (biak barne).

Onartutako eskaerek eta ukatutakoek Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzan egon beharko dute 2015eko maiatzaren 29rako.

Giza Baliabideen Zuzendaritzak onetsitako eskaeren berri eman beharko dio IVAPi 2015eko ekainaren 19rako. Epe horretatik kanpo ez da eskaerarik, ez aldaketarik onartuko.

2.– Interesatuek deialdi honetako eskabide elektronikoa bete beharko dute ondorengo helbide elektronikoetan:

– http://www.osakidetza.net

– http://www.osakidetza.euskadi.net

(honen barruan bide honi jarraitu behar zaio: Giza Baliabideak > Euskara > Ikastaroak > 2015-2016 ikasturtea > Lehenengo deialdia> Eskabideak).

Era berean, izena emateko eskabidea aurkeztu ahal izango da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazioaren Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua, 38.4 artikuluan ezarritako edozein modutan (III. eranskina).

Eskabideak pertsonaleko zuzendaritzek kudeatuko dituzte horretarako dagoen aplikazio informatikoan.

BAME langileek zein tokitan ari diren lanean adierazi beharko dute eskabidea egiterakoan, «oharrak» apartaduan hain zuzen ere.

5.4.– Onartzeko araubidea.

1.– Ikastaro hauek 2015-2016 ikasturte osorako dira; beraz, bigarren lau hilekoan ez da onartuko ikasle berririk.

2.– Lanorduz kanpoko autoikaskuntza ikastaroetarako zerbitzu-erakunde bakoitzak baimen-kupoa izango du, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzak emango dituen jarraibideetan ezarriko dena. Era berean, ikastaro honetan parte hartu ahal izateko langileek bete beharreko baldintzak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzak osatuko ditu jarraibideetan.

3.– Autoikaskuntza ikastaroetan parte hartzeko baimena ematerakoan lehentasuna izango dute txandaka lan egiten duten langileek, ondorengo hurrenkeraren arabera: langile finkoek, bitartekoek eta behin-behinekoek.

4.– 2014-2015 ikasturteko deialdia arautu zuen 265/2014 Ebazpenaren 7.1. oinarriak ezartzen zuena betetzeko, 2014-2015 ikasturtean matrikula-orria itzuli ez edo jaso ez zuten langileei ez zaie onartuko 2015-2016 ikasturterako eskaerarik.

5.– Halaber, 2014-2015 ikasturteko deialdia arautu zuen 265/2014 Ebazpenaren 6.3. oinarriak ezartzen zuena betetzeko, 2014-2015 ikasturteko ikastaroa hasi eta lehenengo hiru hilabetean eskola utzi dutenen autoikaskuntzarako eskaerak ezetsi egingo dira hurrengo deialdian.

6.– 2015-2016 ikasturteko autoikaskuntzako ikastaroetarako baimenak ematerako orduan, kontuan hartuko da ikasleak 2014-2015 ikasturtearen bigarren hiruhilekoaren bukaeran izan duen aprobetxamendua, eta ezetsi egingo dira data horretarako % 80ko asistentzia ez duten langileen eskaerak.

5.5.– Onartuen eta ez onartuen zerrenda jakinaraztea.

Onartutako eskaerak IVAPera bidaltzeko epea igaro ondoren, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak, ebazpen baten bidez, onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrenda argitaratuko du. Ez onartuen kasuan, ez onartzearen arrazoia adieraziko da. Adierazitako ebazpena Osakidetzaren web orrian jarriko da jendaurrean baita zerbitzu-erakundeetan zabalkunde handiena duen hedabideetan ere (posta elektronikoa, intranet, iragarki-taula...).

Onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrenda Osakidetzaren web orrian jendaurrean jarri eta, hurrengo egunetik hasita, interesatuek 10 egun naturaleko epea izango dute erreklamazioak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariari aurkezteko.

Erreklamazioak Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako erregistroan aurkeztu ahal izango dira eta, halaber, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4. artikuluak dioen edozein eratan.

Erreklamazioak aurkezteko epea igaro ondoren, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpen bidez ebatziko dira. Ebazpen horrek onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrenda jasoko du; ez onartuen kasuan, ez onartzearen arrazoia adieraziko da. Aipatutako ebazpena Osakidetzaren web orrian jarriko da jendaurrean baita zerbitzu-erakundeetan zabalkunde handiena duen hedabideetan ere (posta elektronikoa, intranet, iragarki-taula...).

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendari Nagusiari hilabeteko epean, ebazpena jendaurrean jartzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.

5.6.– Lanorduz kanpoko ikastaroen ezaugarriak.

1.– Aurrez aurreko ikastaroak.

a) Euskaltegi publiko edo pribatu homologatu batean egin ahal izango dira.

b) HABEk homologatutako ikastaroak izan beharko dira.

c) Ordu biko ikastaroak urrian hasi eta ekainean bukatuko dira. Ikastaro hauek gutxienez 165 ordukoak izango dira. Bost orduko ikastaroen kasuan, ikastaroek lau hilabeteko iraupena izan behar dute, eta gutxienez 400 ordukoak izango dira. Bilboko hiru hilabetekoen kasuan 300 ordukoak onartuko dira.

2.– Autoikaskuntza ikastaroak.

a) Euskaltegi publiko edo pribatu homologatu batean, edo autoikaskuntzako zentro homologatu batean egin ahal izango dira.

b) HABEk homologatutako ikastaroak izan beharko dira ezinbestez.

c) Ikastaroek gutxienez 190 orduko iraupena izan behar dute. IVAPek matrikula-orri bakarra ordainduko dio ikasleari.

d) Urrian hasi eta ekainean bukatuko dira.

e) Bi modalitate hauetako batean egin ahal izango dira:

– Internet erabilita: modalitate honen bidez, ordenagailuko bakarkako lana Internet bidez egin ahal izango da. Mintzamen-orduak, euskaltegian edo autoikaskuntzako zentroan hartuko dira.

– Euskaltegira edo autoikaskuntzako zentrora joanda: ikastaro osoa euskaltegian bertan edo autoikaskuntzako zentroan egin ahal izango da, bai ordenagailuko bakarkako lana baita mintzamen-orduak ere.

Seigarrena.– Lanorduetako eta lanorduz kanpoko ikastaroetan hastea, ikastaroei uko egitea eta eskolak uzteak.

6.1.– Eskoletan hastea.

1.– Ikastaroa hasten den egunean bertan hasi beharko du langileak eskolan. Didaktika eta ikastaroen antolakuntza arrazoiak direla medio, IVAPek ez du onartuko 2015eko urriaren 19a baino beranduago hasterik eskolan.

Halaber, urriaren 19a iragan ondoren, IVAPek bertan behera utziko ditu eskolan hasi ez diren langileen eskaerak.

2.– IVAPek arrazoi hauengatik onartuko du eskolan berandu hastea: gaixotasun luzea edo larriagatik, erditzeagatik, adopzio edo harreragatik eta aitatasunagatik.

Nolanahi ere, beranduko eskolatzea bideratzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) IVAPek aldez aurretik jakin behar du langilea ez dela eskolan garaiz hasiko aurreko arrazoiren bat dela medio. Horretarako, ikastaro hasieran, zerbitzu-erakundeetako zuzendaritzek egoera horretan dauden langileen zerrenda bidali behar dute Giza Baliabideen Zuzendaritzara, honek IVAPera helaraz dezan. Zerrendan NAN zenbakia eta izen-abizenak zehaztu behar dira.

b) Eskolan hasi ahal izateko eskaera egitea: langilea ezin da bere kabuz eskoletan hasi. Eskolan hasteko prest dagoenean, dagokion zerbitzu-erakundeko pertsonaleko zuzendariak eskolatzea eskatu beharko dio IVAPi idatziz. Eskaera hori Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzaren bitartez egingo du dagokion zerbitzu-erakundeak.

c) Galdutako eskola-orduen gehienezko muga igaro gabe egotea, hau da, langilea egiten ari den ikastaro osoko eskola-orduen % 20a.

Kasu horretan, IVAP saiatuko da eragindako beranduko eskolatze hauek bideratzen, horretarako dituen bitartekoen mugapean.

Ikastaro hasieran galdutako orduak ikastaroaren hasiera egunetik bertatik zenbatuko dira, nahiz eta ikaslea berandu hasi ikastaroan eta zenbatu egingo dira bederatzigarren oinarrian ezarritako ordu-kredituaren kontsumorako.

6.2.– Ikastaroari uko egitea.

1.– Langileak ikastaroari uko egitea erabakitzen badu, bere zerbitzu-erakundeko pertsonaleko zuzendaritzari jakinarazi beharko dio eta honek Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzari emango dio ukoaren berri. Giza Baliabideen Zuzendaritzak, bere aldetik, IVAPi jakinaraziko dio ukoa.

Era berean, langileak matrikula orria jaso badu, urriaren 19a baino itzuli egin beharko du dagokion jakinarazpenarekin batera. Agiri biak bere zerbitzu-erakundeko pertsonaleko zuzendaritzan aurkeztu beharko ditu.

2.– Langileak ikastaroa hasteko hamabost egun baino gutxiago falta direnean liberazioari uko egiten badio, ezinbestean egin duela justifikatu beharko du, bestela, bai zerbitzu-erakundeko zuzendaritzak bai Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzak uko egite hori nahikotzat jo dezakete hurrengo deialdietan langilearen eskabidea ezesteko.

3.– Ukoa jakinarazteko, «Jakinarazpena: euskara ikastaroari ukoa» izeneko inprimakia erabili beharko da. Inprimakia zerbitzu-erakundeetako pertsonaleko zuzendaritzetan egongo da eskura, bai eta honako helbide elektroniko hauetan ere:

– http://www.osakidetza.net

– http://www.osakidetza.euskadi.net

(jarraitu beharreko bidea: Giza Baliabideak > Euskara > Ikastaroak > 2015-2016 ikasturtea > Lehenengo deialdia > Ikastaroa uztea / Ukoa).

4.– Matrikula-orria ordainagiri baten parekoa da, eta horregatik, ikastaroa egiteko baimendutako langileak konpromisoa hartzen du dagokion matrikula-orria jasotzeko eta, inon matrikulatzen ez bada, dagokion jakinarazpenarekin batera ahalik eta lasterren bere zerbitzu-erakundeko pertsonaleko zuzendaritzara itzultzeko, betiere 2015eko urriaren 19a baino lehen, zuzendaritzak Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzari bidali eta IVAPera helarazteko.

5.– Matrikula-orria jasotzen ez bada edo, inon matrikulatu ezean, itzultzen ez bada, langilearen eskabidea baztertua izango da hurrengo deialdian.

6.3.– Eskola uzteak.

1.– Eskolan hasi ondoren ikastaroa behin betiko utziz gero, horren berri eman beharko dio langileak bere pertsonaleko zuzendaritzari eskola uztea gertatzen den une berean. Horretarako «Jakinarazpena: euskara ikastaroari joateari uztea» inprimakia bete eta dagokion pertsonaleko zuzendaritzan erregistratu beharko du. Pertsonaleko zuzendaritzak eskola uztea erregistratu bezain pronto (egun berean) IVAPi eskola uzte horri dagokion dokumentazioa bidaliko dio, IVAPek dagokienei horren berri eman diezaien.

Eskola uztea jakinarazteko inprimakia zerbitzu-erakundeetako pertsonaleko zuzendaritzetan egongo da eskura, bai eta Interneteko helbide hauetan ere:

– http://www.osakidetza.net

– http://www.osakidetza.euskadi.net

(Giza Baliabideak> Euskara > Ikastaroak > 2015-2016 ikasturtea > Lehenengo deialdia > Ikastaroa uztea/ukoa)

2.– Derrigorrezkoa izango da eskola uztea jakinaraztea. Eskola-uztearen data inprimakia langilearen zerbitzu-erakundearen erregistroan sartu den eguna izango da eta IVAPek egun hori hartuko du ordu-kredituaren kontaketa eteteko. Hau da, eskola-uztea jakinarazten ez bada, ikasleak jarraitu egingo du ordu-kredituaren orduak gastatzen.

Beraz, ordu-kredituaren ondorioetarako, oso garrantzitsua izango da inprimakia zerbitzu-erakundearen Pertsonaleko Zuzendaritzan lehenbailehen erregistratzea.

3.– Kontuan izanda zerbitzu-erakunde bakoitzak lanorduz kanpoko autoikaskuntza ikastaroetarako lizentzia-kupo jakinak izango dituela, 2015-2016 ikasturteko ikastaroa hasi eta lehenengo hiru hilabetean eskola uzten dutenen autoikaskuntzarako eskaerak ezetsi egingo dira hurrengo deialdian.

4.– IVAPek Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzari langileen eskola-uzteen berri emango dio.

Zazpigarrena.– Matrikula-orriak, matrikulatzea, ordainketa eta kostua.

7.1.– Matrikula-orriak.

Langileak egindako eskaera IVAPek aztertu eta, hala badagokio, onartu ondoren, Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidaliko du matrikula-orria, eskatzailearen zerbitzu-erakundeari helaraz diezaion.

IVAPek matrikula orri bakar bana emango die eskaera onartu zaien langileei, matrikula- orri berezia hain zuzen eta bertan jasoko da zein ikastaro egin daitekeen.

Ez da onartuko autoikaskuntzako matrikula-orriaren bitartez aurrez aurreko ikastaroetan matrikulatzerik, ezta alderantziz ere.

Lanorduz kanpoko ikastaroetan ez da onartuko ikastaro mota aldatzea; beraz, langileak eskatutako ikastarorako matrikula-orria jaso ondoren, ezin izango du aldatu.

Matrikula-orria ordainagiri baten parekoa da, eta horregatik, ikastaroa egiteko baimendutako langileak konpromisoa hartzen du dagokion matrikula-orria jasotzeko eta, inon matrikulatzen ez bada, dagokion jakinarazpenarekin batera ahalik eta lasterren bere zerbitzu-erakundeko pertsonaleko zuzendaritzara itzultzeko, betiere 2015eko urriaren 19a baino lehen, zuzendaritzak Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzari bidali eta IVAPera helarazteko.

Matrikula-orria jasotzen ez bada edo, inon matrikulatu ezean, itzultzen ez bada, langilearen eskabidea baztertua izango da hurrengo deialdian.

7.2.– Ikastaroetan matrikulatzea.

Matrikula gauzatzeko, ezinbestekoa da matrikula-orria euskaltegian edo autoikaskuntzako zentroan entregatzea. IVAPek ez du bere gain hartuko 2015eko urriaren 19a baino geroago entregatu diren matrikula-orriak.

7.3.– Matrikulak ordaintzea.

Langileak egin duen matrikula IVAPek ordainduko du, betiere ondorengo baldintzak betetzen badira:

1.– Matrikula-orria aurkeztuta egon behar da ikastaroa hasten denerako. 2015eko urriaren 19a baino geroago entregatzen bada, IVAPek ez du matrikula ordainduko.

2.– Ikastaroei dagokienez, aurreko 4.4., 4.5. eta 5.6. oinarrietan ezartzen diren ezaugarriak betetzea.

Baldintza horiek betetzen direla konprobatu ondoren, IVAPek langilearen matrikula onartu eta kostua ordainduko du.

IVAPek matrikulari dagokion kostua hartuko du bere gain. Aldiz, bestelako gastuak ez ditu bere gain hartuko (joan-etorriak, materialak, etab.).

IVAPek ez du ordainketarik egingo langileak egindako matrikulak ez baditu aurreko baldintzak betetzen. Kasu honetan, IVAPek ukapenaren berri emango dio langileari Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzaren bitartez.

7.4.– Ikastaroen matrikularen kostua.

Kontuan izan behar da langileak euskaltegian egin duen matrikula IVAPek onartzeak berekin dakarrela matrikula horri dagokion kostu osoa ordaindu beharra.

Hori dela eta, diru-baliabideen erabilera zentzuzkoa eta arrazoizkoa ziurtatu ahal izateko, ikasleari eskatuko zaio ikastaroaren % 80ko gutxieneko aprobetxamendua betetzea.

Ondorioz, eskabidea ebazteko unean gutxienez ikastaroaren aprobetxamenduaren % 80 betetzen ez duten langileen eskaerak ukatu egingo dira hurrengo deialdian.

Zortzigarrena.– Ikastaroetan izan beharreko asistentzia eta aprobetxamendua.

8.1.– Liberatuta dagoen langileak konpromisoa hartzen du euskara ikastaroetako deialdiaren oinarrietan asistentziari eta aprobetxamenduari buruz ezarritakoa betetzeko.

8.2.– Diru-baliabideen erabilera zentzuzkoa eta arrazoizkoa ziurtatu ahal izateko, ikasleari eskatuko zaio ikastaroaren % 80ko gutxieneko aprobetxamendua betetzea.

8.3.– Hori dela eta, 2016-2017 ikasturteko autoikaskuntzako ikastaroetarako baimenak ematerako orduan, kontuan hartuko da ikasleak 2015-2016 ikasturtearen bigarren hiru hilekoaren bukaeran izan duen aprobetxamendua eta ukatu egingo dira data horretarako % 80ko asistentzia ez duten langileen eskaerak.

8.4.– Zerbitzu-erakundeek eskura izango dute euren langileen asistentziari eta ebaluazioari buruzko informazioa. Datuok dagokion ebaluazioaren ondoren bidaliko ditu Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzara.

Bederatzigarrena.– Ordu-kreditua.

Deialdi honetara biltzen diren eskari guztiek ordu-kredituaren sistema izango dute ezarrita, betiere, IVAP eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren arteko lankidetza hitzarmena arautzen duen 2005eko azaroaren 30eko Aginduak ezarritakoaren arabera.

Agindu horren seigarren artikuluari jarraiki, euskara ikastaroa lanorduetan hasi ahal izateko beharrezkoa izango da ordu-kredituaren saldoa aldekoa izatea ikasturte hasieran.

Ordu-kredituaren kontrolari begira, 2015-2016 ikasturtearen hasiera urria izango da eta hurrengo hiru deialdiak bilduko ditu:

a) 2015eko urrian eskolatzeko deialdia (martxoan argitaratzen da).

b) 2016ko otsailean eskolatzeko deialdia (urrian argitaratzen da).

c) 2015eko udako ikastaroetarako deialdia (apirilean argitaratzen da).

Gauzak horrela, IVAPek ordu-kredituaren kontrola modu honetan aplikatuko du:

a) Urrian hasten diren ikasleei ikasturtea hasi aurretik aplikatuko zaie ordu-kredituaren kontrola eta saldo negatiboa dutenak ezin izango dira urrian hasi. Aldeko ordu-kreditua dutenak, aldiz, hasi ahal izango dira, eta ez zaie ordu-kredituaren kontrola aplikatuko ez otsaileko deialdian, ez udakoan. Ondorioz, ikasle horiek parte hartu ahal izango dute bai otsaileko deialdian bai udakoan (horretarako eskaera sasoiz aurkeztu badute, behintzat), nahiz eta ordurako ordu-kreditua negatiboa izan.

b) Otsailean hasten diren ikasleei otsaileko ikastaroa hasi baino lehen aplikatuko zaie ordu-kredituaren kontrola; eta saldo negatiboa dutenak ezin izango dira otsailean hasi. Aldeko ordu-kreditua dutenak, aldiz, hasi ahal izango dira, eta ez zaie ordu-kredituaren kontrola aplikatuko udako deialdian. Ondorioz, parte hartu ahal izango dute udako deialdian (horretarako eskaera sasoiz aurkeztu badute, behintzat), nahiz eta ordurako ordu-kreditua negatiboa izan.

c) Udan hasten diren ikasleei eskaera egin orduko aplikatuko zaie ordu-kredituaren kontrola; eta saldo negatiboa dutenak ezin izango dira udako ikastaroan hasi. Udako ikastaroa egin ahal izateko, aldeko saldoa izan beharko dute; bestela, IVAPek bazter utziko du eskaera.

Ordu-kreditua agortuta izateagatik IVAPek finantzatuko ez duen langileen hizkuntza-prestakuntza Osakidetzak finantzatuko du horretarako duen aurrekontuaren bidez. Aurrekontua nahikoa ez balitz, Osakidetzaren Giza Baliabideen Zuzendaritzaren 2015eko urtarrilaren 22ko 1/2015 Jarraibideetan ezarritako lehentasun irizpideak ezarriko dira. 1/2015 Jarraibideak emandako ordu-kreditua agortuta izanda euskara ikasten jarraitu ahal izateko ohiz kanpoko laguntzari buruzkoa da.

Autoikaskuntza ikastaroan dabiltzan ikasleen kasuan, asistentzia-datuak hiru hilez behin jasotzen dira. Ondorioz, ikasle horiei ezin zaie ordu-kredituaren saldoa eguneratu hiru hilekoa amaitu arte.

Hamargarrena.– Ikasleei buruzko datu pertsonalak.

Euskara ikastaroak kudeatu ahal izateko ezinbestekoa da ikasleei buruzko hainbat datu pertsonal jasotzea, tratatzea, fitxategi batean biltzea eta datu pertsonal horiek bidezko denean dagokion enteei lagatzea.

IVAPek lanorduetan nahiz lanorduz kanpo euskara ikasten ari diren langileen eskabideei, asistentziari eta ebaluazioari buruz egokiak, bidezkoak eta ez-gehiegizkoak diren datu pertsonalak jaso, kudeatu eta fitxategian bilduko ditu eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren esku utziko ditu.

Interesatuak baimena emango dio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari ikasturtean izandako asistentzia eta euskara-mailari buruzko datuak HABEri eskatzeko.

Era berean, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak zerbitzu-erakundeen eskura jarriko ditu ikasleen aprobetxamenduari buruzko txostenak.

Ebazpen honen ondorioz jasoko diren datu pertsonalen kudeaketa arau hauek xedatutakoaren arabera egingo dira: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, bai eta datu pertsonalak gordetzen dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurrien Araudiak ere (ekainaren 11ko 994/1999 Errege-dekretuaren bidez onartutakoa).

Deialdi honetara biltzen diren langileek onartu egiten dute ebazpenaren helburua betetzeko jasoko diren egokiak, bidezkoak eta ez-gehiegizkoak diren datu pertsonalen tratamendua. Era berean, onartu egiten dute IVAPek datuak jasotzea eta tratatzea, eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari jakinaraztea euren asistentziari eta ebaluazioari buruzko informazioa. Hori guztia ebaluazio-txostena egiteko; txosten horrek bere baitan hartuko ditu gutxieneko helburuen eta lehentasunen betetze maila, hizkuntzaren aldetik gaitzeko prozesuak, eta hizkuntz eskakizunen egiaztatze gradua (67/2003 Dekretua, martxoaren 18koa, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan normalizatzeko, 1.3. artikulua). Onartu egiten dute, era berean, datu-lagapenak egitea Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari, normalkuntza planaren betetze maila ebaluatzeko txostenak egin ditzan, (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 6. artikulua). Era berean, onartu egiten dute datuok Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzeko Erakundeari-HABEri lagatzea (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren seigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera).

Hori dela eta, onartu egiten dute euren zerbitzu-erakundeari jakinaraztea, euren asistentziari eta ebaluazioari buruzko datuak, bai euren aprobetxamenduari buruzko txostenak ere.

Ikasleei buruzko datu pertsonalak Datuak Babesteko Espainiako Agentzia izenekoan erregistratutako IVAPen «Funtzionarioak euskalduntzea» eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren «Registro del personal de Osakidetza-SVS» izeneko fitxategietan egongo dira. Ikasleek Fitxategietako datuetara sartzeko, datuok aldatu eta deuseztatzeko eskubidea erabili nahi izanez gero. Horretarako, «Funtzionarioak euskalduntzea» izeneko fitxategiaren kasuan, IVAPeko Idazkaritza Nagusira jo dezakete: Donostia kalea, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz. «Registro del personal de Osakidetza-SVS» izeneko fitxategiaren kasuan Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzara jo dezakete: Araba kalea 45, 01006, Vitoria-Gasteiz.

II. ERANSKINA
LANORDUETAKO IKASTAROEN ESKAINTZA

1.– Barnetegia.

Barnetegiko ikastaroak Zornotzako barnetegian eta Lazkaoko Maizpide euskaltegian egin ahal izango dira.

Barnetegiko ikastaroak euskaltegien egutegiari eta ordutegiari egokituko zaie.

IVAPek bere gain hartuko ditu matrikula eta egonaldiaren gastuak.

2.– Bost orduko ikastaroak.

Euskalduntzeko nahiz alfabetatzeko ikastaroak dira. Modulu honek egun osoko lan-liberazioa eskatzen du, eskola orduei ikasleak lan pertsonalerako behar duen denbora gehitu beharra dagoelako.

Iraupena: 2015eko urriaren 1etik 2016ko otsailaren 12ra.

2015eko abenduaren 31tik 2016ko urtarrilaren 6a artekoak, biak barne, Gabonetako oporraldia izango da, eta beraz, ez dira eskola egunak izango.

Modulu honek, betiere, lau hileko iraupena du. Otsailetik aurrera modulu honetan aritzeko urriko deialdian eman behar da izena.

IVAPek bere gain hartuko ditu matrikula gastuak.

3.– Eguneko bi orduko ikastaroak.

Euskalduntzeko nahiz alfabetatzeko ikastaroak dira.

Administrazioko taldeetako ikastaroen ordutegia 08:00etatik 10:00etara izango da Bilbon, Donostian eta Vitoria-Gasteizen.

Ordutegi hori eskatu arren talderik osatu ezin denean, IVAPek matrikula-orria emango die ikasleei, nahi duten euskaltegi homologatuan matrikulatzeko, betiere onartu zaien moduluan.

Arratsaldeetarako IVAPek ez du administrazioko talderik osatuko eta, ondorioz, arratsaldez eskolak hartu nahi dituzten ikasleei matrikula-orria emango zaie, nahi duten euskaltegi homologatuan matrikulatzeko, betiere onartu zaien moduluan.

Modulu honek ikasturte osorako iraupena du; beraz, bigarren lau hilekoan ez da ikasle berririk onartuko.

IVAPeko taldeen egutegia: 2015eko urriaren 1etik 2016ko maiatzaren 27ra bitartean.

Modulu honetan ebaluazio bi egingo dira.

Gabonetako oporraldian ez da eskolarik izango 2015eko abenduaren 24tik 2016ko urtarrilaren 6ra arte, biak barne.

Era berean, ez da eskolarik izango Aste Santuko oporraldian, 2016ko martxoaren 19tik apirilaren 3ra arte, biak barne.

Laugarren urratsetik gorako taldeek astebeteko ikastaro trinkoa (egunean 5 ordu) burutu ahalko dute, horretarako dauden baliabideen arabera. Erakunde bakoitzak ikastaro trinkoan arituko den langilearen behin-behineko ordezkapena egin beharko dela kontuan hartu behar izan du, baita ordezkapena egingo duen langileak lanpostuak eskatutako euskara maila ere izan behar duela.

Astebeteko ikastaroaren datak gerturatu ahala IVAPek Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzari bidaliko dio eragindako langileen zerrenda, zerbitzuko beharrizanak aurreikusita, ikastaroa egin ahal izan dezan. Langileren batek joaterik ez badauka ezin joana aldez aurretik idatziz adierazi beharko du.

Talderen batek egunean 5 orduko ikastaroa egin ordez astebeteko barnetegi-aldia egitea eskatzen badu, IVAP ahaleginduko da aukera hori bideratzen. Horretarako, ezinbestekoa izango da taldeko ikasle guztiak joatea barnetegira.

Ikastaroaren egutegi zehatza ikastaroa hasi baino lehenago banatuko da eta izan daitekeen edozein aldaketa garaiz jakinaraziko da.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala