Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2015eko martxoaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1018

ERABAKIA, 2015eko otsailaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, ente publikoaren 2014ko lan-eskaintza publikoa onesten duen 2014ko abenduaren 9ko Erabakia zehazten duena.

Osakidetzaren lan-eskaintza publikoari dagokionez, ente publikoaren Administrazio Kontseiluaren 2014ko abenduaren 9ko Erabakiaren bidez onartu eta 2014ko abenduaren 16an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Erabaki horretan zehaztu zen zer-nolako irizpideak hartuko diren kontuan izandako bajak zenbatzeko, horixe baita oinarria langileen berritze-tasa finkatzeko. Beraz, bidezkoa da Administrazio Kontseiluaren erabakiaren testuan eskaintzako lanpostu guztien banakapena egitea, eta bakoitzari egoztea zein erreferentzia-ekitalditakoa den.

Adierazitako horren guztiaren ondorioz, Zuzendaritza Nagusiak hala proposatuta, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko ente publikoaren estatutuak xedatzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 8.5.f) artikuluan xedatutakoaren arabera, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2015eko otsailaren 23ko bileran hartu du honako

ERABAKIA

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko 2014ko lan-eskaintza publikorako deialdiak, estatutupeko langile finkoa izatekoak, ente publikoaren Administrazio Kontseiluaren 2014ko abenduaren 9ko Erabakiaren bidez onartuak, 187 lanpostu izango ditu guztira; horietariko 80 2014ko EPEri egotziko zaizkio, 55 2013ko EPEri, eta 52 2012ko EPEri.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak erabaki honek. Haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera bi hileko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 23a.

Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala