Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2015eko martxoaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1015

IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen 2014ko abenduaren 12ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez gorako errekurtso bat ebazten da.

Ezin izan zaio iragarki honen idazpuruan aipatutako ebazpena Maider Juaristi Mohamed andreari jakinarazi, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik. Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluak xedatutakoari jarraikiz jakinarazten zaio iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz. Horren bidez, Maider Juaristi Mohamed andreari zitazioa egiten zaio, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan ager dadin (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz, goizeko 08:00etatik eguerdiko 14:30era), aipatutako ebazpenaren testu osoa jasotzeko.

Eta Maider Juaristi Mohamed andreari jakinarazpena egiteko ematen da iragarki hau argitara.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 18a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala