Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2015eko martxoaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

GUARDIA ZIBILAREN ARABAKO KOMANDANTZIA
1013

IRAGARKIA, Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusiarena, Arabako Guardia Zibilaren Komandantziarena, arma-enkanteari buruzkoa.

Arabako Guardia Zibilaren Komandantzian (Sansomendi kalea 4, Vitoria-Gasteiz) egingo da arma-enkantea, 2015eko apirilaren 27an, 10:00etan, plegu itxiko modalitatean. Arma bakarreko (laburra, luze arrastoduna, balezta edo eskopeta) 200 arma-lote jarriko dira enkantean. Arma horiek jabetzan izateko baimena duten pertsonak har dezakete parte enkantean. Enkantearen loteak edo baldintzak jendaurrean jarriko dira —2015eko apirilaren 20tik 24ra arte, biak barne— Sansomendiko kuartelean, 09:00etatik 13:00etara. Erosteko proposamenak aurkeztu beharko dituzte lizitatzaileek epe horretan. Esleitu gabe gelditzen diren loteak txatar bihurtuko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 19a.

KOMANDANTZIAKO BITARTEKO KOMANDANTE BURUA.


Azterketa dokumentala