Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2015eko martxoaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1010

IRAGARKIA, EAEko tuneletako segurtasun-elementuak kanpo-auditorien bidez ikuskatzea helburu duen kontratua formalizatu dela jakitera emateko dena (DEC 22/08/14).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: DEC 22/08/14.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

a) Xedea: EAEko tuneletako segurtasun-elementuak kanpo-auditorien bidez ikuskatzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia zein aldizkari ofizialetan eta noiz argitaratu den.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: publizitaterik gabe negoziatua.

c) Era: esleitzeko zenbait irizpide daude.

4.– Lizitaziorako oinarrizkoa aurrekontua: ehun eta hogei mila (120.000) euro, BEZa barne.

5.– Esleipena eta formalizazioa.

a) Kontratua noiz esleitu den: 2015eko urtarrilaren 29an.

b) Kontratua noiz formalizatu den: 2015eko otsailaren 12an.

c) Kontratista: ECA, Entidad Colaboradora de la Administración, S.L.U.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: 120.000 euro, BEZa barne.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 23a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala