Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2015eko martxoaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1007

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1362/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1362/2013 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Hermenegildo Molero Hervas.

Abokatua: Fernandez Bilbao Jesus.

Prokuradorea: Marta Arruza Doueil.

Demandatua: Lacei Gestion, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-11-24an. Hona hemen epaitza:

Baiesten dut Hermenegildo Molero Hervás-en ordezkaritzak Lacei Gestion, S.L.ren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, suntsitutzat deklaratzen dut alderdiek 2011ko martxoaren 11n izenpetutako kontratua, eta demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 61.809,68 euro, eta epai honetako bigarren oinarri juridikoan zehaztutako interesak, zenbateko horrek sortuak. Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Lacei Gestion, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta epaitegiko iragarki-oholean jartzea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko azaroaren 24a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala