Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2015eko martxoaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1006

EBAZPENA, 2015eko otsailaren 18koa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira emandako zenbait diru-laguntza, herritar orok izan dezan horien berri. Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko ekainaren 3ko Aginduaren bidez arautu ziren diru-laguntza horiek, Ingurumen-boluntariotzako proiektuak egiten dituzten irabazte-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzak arautu eta horietarako deialdia egiteko aginduaren bidez, alegia.

Aipatutako diru-laguntzen deialdi-agindua ikusi da, eta agindu honek xedatzen duenez nahitaezkoa dela emandako diru-laguntzen zerrenda jakinaraztea.

Hauxe

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Emandako diru-laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Zerrenda hau ondoko eranskinean zehazten da:

1. eranskina.– Irabazte-asmorik gabeko erakundeei ingurumen-boluntariotzako proiektuak egiteko emandako diru-laguntzen zerrenda (2014ko ekainaren 3ko Agindua, 2014ko ekainaren 13ko EHAA- 111. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 18a.

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria,

AMAIA BARREDO MARTÍN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala