Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2015eko martxoaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1003

EBAZPENA, 2015eko otsailaren 16koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskadiko kirol-federazioen 2015eko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen ebazpen-proposamen bat eman eta organo honi aurkeztuko dion Batzorde Kalifikatzaileko batzordekideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena.

Ikusirik Euskadiko kirol-federazioen 2015eko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia arautzen duen 2014ko abenduaren 9ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena.

Ikusirik Euskadiko kirol-federazioen kirol-programetarako diru-laguntzak ematea arautzen duen abenduaren 26ko 287/2000 Dekretua.

Kontuan izanda aipatutako dekretuaren 7. artikuluak, alde batetik, aurkezten diren eskabideak eta dokumentazioa aztertzeko eta organo honi aurkeztuko dion ebazpen-proposamen arrazoitu bat emateko Batzorde Kalifikatzaile bat osatuko dela xedatzen duela, eta, bestetik, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako bi teknikari batzorde horretako kide izendatuko dituela xedatzen duela.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Batzorde Kalifikatzaileko kideak izendatzea eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Jon Redondo Lertxundi (Gazteria eta Kiroletako zuzendaria).

Batzordekideak:

● Elisabet Altube Bengoa (Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako arduradun teknikoa).

● Carolina Muro Arroyo (Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako teknikaria), batzordeko idazkari modura jardungo duena.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 16a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala