Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2015eko martxoaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1002

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 30ekoa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, zeinaren bidez erabakitzen baita erakundeei diru-laguntzak ematea bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarako jarduerak egiteko.

Azaroaren 27ko 248/2012 Dekretuak (abenduaren 11ko EHAA), bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko jarduerak egiteko diru-laguntzak emateko prozedura eta irizpideak arautzen ditu.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko uztailaren 15eko Aginduak (uztailaren 18ko EHAA) ezartzen du zein diren epeak eta baldintzak, aipatutako dekretuan jasotako diruz laguntzeko moduko jarduerei buruzko proiektuak 2014ko ekitaldian aurkezteko.

Ebaluazio-batzordeak, aipatutako dekretuaren 14. artikuluak ezartzen dituen irizpideetan oinarrituta, erakundeek aurkeztutako proiektuak aztertu eta proposamena egin zuen. Proposamen hori ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskin hauetako zerrendetan ageri diren erakundeei han adierazitako diru-laguntzak ematea, aipatzen diren proiektuak antolatu eta garatu ditzaten.

– I. eranskina: prestakuntza-jarduera espezifikoak.

– II. eranskina: ikaskuntzako bitartekaritza-zerbitzuak.

– III. eranskina: esperimentazioari buruzko proiektuak.

Bigarrena.– Eranskin hauetan agertzen diren eskaerak ezestea.

– IV. eranskina: prestakuntza-jarduera espezifikoak.

– V. eranskina: ikaskuntzako bitartekaritza-zerbitzuak.

– VI. eranskina: esperimentazioari buruzko proiektuak.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 30a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala