Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2015eko martxoaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
997

460/2015 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Jesus M.ª Larrañaga Garitano jauna Arabako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerente izendatzen duena.

Aztertu da Arabako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearen lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen otsailaren 2ko 159/2015 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2014ko otsailaren 2ko EHAAn (21. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita ezaugarri profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, ondorioztatu da Jesus M.ª Larrañaga Garitano jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko prestakuntza egokia duela.

Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusiak,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jesus M.ª Larrañaga Garitano jauna izendatzea Arabako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerente.

Bigarrena.– Izendapen honek 2015eko otsailaren 23tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015ko otsailaren 23a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala