Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2015eko martxoaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
996

459/2015 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Jesús M.ª Larrañaga Garitano jauna Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearen kargutik kentzen duena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 18ko 1888/2014 Ebazpenaren bidez (abenduaren 5eko EHAA, 233. zk.), Jesús M.ª Larrañaga Garitano jauna Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, zuzendaritza nagusi honek hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jesús M.ª Larrañaga Garitano jauna Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearen kargutik kentzea, eta egindako zerbitzuak eskertzea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2015eko otsailaren 22tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 20a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala