Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2015eko otsailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
988

IRAGARKIA, 2015eko otsailaren 17koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez FMTR Construçoes, S.A. enpresari honako ebazpen hau jakinarazten zaion.

Nik, Jose Javier Losantos Omarrek, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

2011ko irailaren 5ean ebazpena eman da eta haren bidez ezetsi dira FMTR Construçoes, S.A. eta Vias y Construcciones, S.A. enpresen ordezkariek jarritako gora jotzeko errekurtsoak; segurtasunaren eta osasunaren arloan, FMTR Construçoes, S.A. enpresari eta solidarioki Vias y Construcciones, S.A. enpresari egin zaien arau-hauste aktari dagokionez; izan ere, prebentzio-sistema gaizki antolatuta izateagatik, berehalako arrisku larriko egoera sortu zen eta, horren ondorioz, Albino Pinheiro Teixera langileak istripua izan zuen. Vias y Construcciones, S.A. enpresak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Laneko sailburuordearen 2011ko irailaren 5eko ebazpenaren aurka, eta Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 1 Epaitegiak 2012ko abenduaren 27ko 305/2012 epaia eman eta haren bidez ezetsi zuen baltzu horrek aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.

Epai horren aurka enpresak apelazio-errekurtsoa aurkeztuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak emandako 2014ko urriaren 29ko epai irmoa sartu da eta, haren bitartez, batetik, ezetsi egiten da Vias y Construcciones, S.A. enpresak jarritako 225/2013 errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 1 Epaitegiak 2012ko abenduaren 27ko 305/2012 epaiaren aurkakoa; eta, bestetik, berretsi egiten da aipatutako ebazpena eta ezetsi egiten dira apelazio-egilearen gainerako eskaerak.

Hori dela eta, bidezkoa da zehapena ordaintzea, hau da, enpresa interesdunek jarri zaien zehapena ordaindu behar dute, ebazpen honekin batera dagoen ordainketa-gutunean adierazitakoarekin bat etorrita, bertan zerrendatutako finantza-erakundeetariko batean, edo Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez: http//www.euskadi.net/nireordainketa.

Saiatu arren, FMTR Construçoes, S.A. enpresari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi jasota egon den azken helbidean (Zona de Regadas, 2. eraikina – 3. lonja, Sao Mamede de Recezinhos, 456-136 Peñafiel, Portugal). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio zehapena ordaindu behar duela Interneteko helbide honetan: http//www.euskadi.net/nireordainketa. Ordainketa egiteko behar diren datuak honako hauek dira:

– Diru-bilketako prozeduraren kodea (DPK): 9050794

– Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522

– Erreferentzia: 2010002700530

– Identifikazioa: 050315

– Zenbatekoa: 40.986 euro

Ordaindu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketarako Erregelamendua onartu zuen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan xedatutako prozedurari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 17a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala