Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2015eko otsailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
986

IRAGARKIA, 2015eko urtarrilaren 27an 20-SE-K-2015-1 zehapen-espedientean Gipuzkoako lurralde-ordezkariak emandako hertsapen-isunaren proposamena jakinarazteko dena.

Arusitago, S.L.-ri aipatutako proposamenaren jakinarazpena ohiko moduan egiterik egon ez denez, hainbat saio egin arren haren bere helbide ezagunean (Igara bideko 195 zenbakia, 20018 Donostia), iragarki hau argitaratzen da.

HAUTSITAKO ARAUA

Euskal Autonomia Erkidegoko Industriaren azaroaren 12ko 8/2004 Legearen 41. artikulua.

ZEHAPEN-PROPOSAMENA

Arusitago, S.L.-ri hiru mila (3.000) euroko hertsapen-isuna ezartzea.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskuragarri dago Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, honako helbide honetan: Easo kalea, 10, 3. solairua, Donostia. Epe hori igaro eta gero, isunaren proposamena Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariari bidaliko zaio, ebazpena eman dezan.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuaz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan.

Donostia, 2015eko otsailaren 18a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JAVIER URRUTIA GUTIERREZ.


Azterketa dokumentala