Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2015eko otsailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
985

IRAGARKIA, Pasaiako Produkzioak Ekologikoak, S.L. sozietateari Turismo zuzendariaren 2015eko urtarrilaren 13ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, 20-OT-F-2014-5 irekitako zehapen-espedientea ebazten da.

Pasaiako Produkzioak Ekologikoak, S.L. sozietateari jakinarazpena ohiko moduan egiterik ez dugu izan, hainbat saio egin dugun arren bere azken helbidean –Larrabide baserria, 20110 Pasaia (Gipuzkoa)–. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

ESPEDIENTEAREN DESKRIBAPEN LABURRA

Hautsi den araua:

Turismoaren Antolaketari buruzko martxoaren 16ko 6/1994 Legea, abenduaren 23ko 16/2008 Legeak eta apirilaren 23ko 7/2012 Legeak aldatutakoa.

Arau-haustearen deskripzioa: arau-hauste astuna: 66. artikulua c) idatzi-zatia.

Jarritako zehapena: 9.000 euro.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Merkataritza eta Turismoko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten da ezen, zehapena ordaintzeko epea hilabetekoa izango dela, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean jarri den aipatutako epea baino geroago amaitzen denean, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera.

Ordaintzerakoan, izena (Pasaiako Produkzioak Ekologikoak, S.L.), espediente-zenbakia (20-OT-F-2014-5), eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da sarrera: 0182/5685/07/0000226271, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu zentrala.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 6a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala