Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2015eko otsailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
984

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko organo judizialetarako garbitasun-materiala eskuratzeko administrazio-kontratuaren prozeduran atzera egin dela jakinarazteko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: S-039-DAPJ-2014.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Euskal Autonomia Erkidegoko organo judizialetarako garbitasun-materiala eskuratzea.

b) Loteak: bai, 3.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoko organo judizialak.

d) Lizitaziorako iragarkia zein aldizkari ofizialetan eta noiz argitaratu den: 2015eko otsailaren 6ko EHAA, 25. zk.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko irizpide bakarra prezioa izango da, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan xedatutakoaren arabera.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 122.267,76 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lizitaziorako gehieneko aurrekontua edo, hala badagokio, gutxi gorabeherako gastuarena: 61.133,88 euro eta guztizko zenbatekoa 73.972 euro, lote hauetan banaturik:

1. lotea: Araba: 12.393,12 euro. Guztira: 14.995,68 euro.

2. lotea: Gipuzkoa: 19.815,14 euro; guztira: 23.976,32 euro.

3. lotea: Bizkaia: 28.925,62 euro. Guztira: 35.000 euro.

6.– Esleipena:

a) Atzera egin da.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 20a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala