Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2015eko otsailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
983

EDIKTUA, 340/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

AUZI-IHESLARITZAT JO DELA ETA EPAIA JAKINARAZTEN ZAIZKIO ALDERDI DEMANDATUARI

Epaitegi honetan, 340/2014 prozedura arrunta ari da bideratzen, Transolver Finance E.F.C. S.A.k sustatuta, Manuel Felipe Ruiz-en jaso gabeko jarauntsiaren, Israel Mateos Cantabrana, Miranda Transeuropa, S.A.L. eta Maria Juliana Blanco Bragadoren aurka, (judizioko gaia: kontratuak oro har). Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 16.3 artikuluaren arabera (PZLb), gaurko egunez emandako ediktu bidez, auzi-iheslari deklaratu da Manuel Felipe Ruiz-en jaso gabeko jarauntsia, ezin izan baitira ezagutu ezta non dauden jakin ere haren jaraunsleak.

Ediktu bidez jakinarazten da hori, PZLb-ren 156.4 artikuluan xedatutakoa betetzeko, bai eta prozesuan eman den epaia ere.

EPAITZA

Osorik baiesten dut, Transolver Finance, Establecimiento Financiero de Crédito S.A.ren izenean eta ordez, Jorge Venegas García prokuradoreak aurkeztutako demanda, Miranda Transeuropa, S.A.L., María Juliana Blanco Bragado, Israel Mateos Cantabrana eta Manuel Felipe Ruiz-en aurkakoa, non honako erabakiak hartu baitira:

1.– 2011ko urriaren 26ko finantza-errentamenduaren kontratua behin betiko suntsitua deklaratzen dut, demanda honen lehen egitatean zehaztua dena (Y12L20110000028 zk.), eta horretatik sortutako nahitaezko harremana iraungita eta ondoriorik gabe dagoela adierazten dut, eta, bereziki, aipatu ebazpenetik sortutako ondorio juridikoa; beraz, ondoriorik gabe uzten dut alderdi demandatuaren alde eratutako erosketa-aukera, eta auzi-jartzaileak jasotako zenbatekoak kontsolidaturik deklaratzen ditut.

2.– Transolver Finance, E.F.C., S.A. auzi-jartzaileari aitortzen diot errentan emandako ibilgailuaren gaineko jabariaren titulartasuna, aipatu kontratuaren helburua dena, demanda honen lehenengo egitatean deskribatua.

3.– Miranda Transeuropa, S.A.L. finantza-errentaria kondenatzen dut, berehala itzultzera eztabaidan dagoen ibilgailuaren jabetza materiala haren bidezko jabeari, hau da, Transolver Finance E.F.C., S.A.ri. Alderdi demandatuaren kontura izango dira ibilgailua entregatzeak, jasotzeak, ondoren garraiatzeak, eta, hala badagokio, biltegiratzeak sortutako gastuak.

4.– Miranda Transeuropa, S.A.L. eta haren fidatzaile Israel Mateos Cantabrana, Manuel Felipe Ruiz eta María Juliana Blanco Bragado kondenatzen ditut, elkarrekin eta modu solidarioan honako zenbateko likidoa ordaintzera: hogei mila, bederatziehun eta berrogeita hamazortzi euro eta hamar zentimo (20.958,10) BEZa barne, gehi kalte-ordain modura zenbateko horri dagozkion berandutze-interesak, ordaintzeke utzitako kuota bakoitzaren epemuga-egunetik aurrera sortutakoak, erreklamazio-xede diren zor likidoa, epemugatutako likidoa eta ordaindu gabea guztiz ordaindu arte, zeinak geroago erreklamatuko baitira.

5.– Auzi-jartzaileari esleitzen zaizkio behin betikoz jaso dituen zenbatekoak.

6.– Erabaki dut Miranda Transeuropa, S.A.L. eta haren fidatzaile demandatukide Isabel Mateos Cantabrana, Manuel Felipe Ruiz eta María Juliana Blanco Bragado modu solidarioan kondenatzea mila, laurehun eta hogeita sei euro eta berrogeita bi zentimo (1.426,42) auzi-jartzaileari ordaintzera; erreklamatutako ibilgailua entregatu arteko finantza-errentamenduaren hileko kuotaren berandutze-hilabete edo hilabete-zatiaren baliokidea da zenbateko hori.

7.– Prozesuko kostuak ordaintzera.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala