Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2015eko otsailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
982

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 717/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 717/2014 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Ofinter Alava Equipamiento de Oficinas e Interiores, S.L.

Alderdi demandatua: Promociones Samaro 10, S.L.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da gaurko egunean, eta epaitzak honako hau dio hitzez hitz:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Carmen Carrasco epaitegietako prokuradoreak Ofinter Álava Equipamientos de Oficinas e Interiores, S.L.ren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Promociones Samaro 10, S.L.ren aurkakoa. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut Ofinter Álava Equipamientos de Oficinas e Interiores, S.L.ri honako hauek ordaintzera: 3.143,61 euro, eta epemuga-egunetik –2009ko uztailaren 7tik– sortutako interesak, ebazpen honen egunera artekoak, betiere abenduaren 29ko 3/2004 Legearen 5. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz.

Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan epaiak betearazteko aurreikusten den interesa ere ordaindu beharko du, ebazpen honen egunetik zorra guztiz ordaindu arte, baldin eta agindutakoa borondatez betetzen ez badu.

Alderdi demandatuari ezartzen zaizkio kostuak (PZLko 394.1 ex artikulua).

Aurkaratzeko modua.– Apelazio errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (0009 0000 03 071714). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala