Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2015eko otsailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
981

EDIKTUA, 534/2014 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Aitziber Azaldegui Garmendiak, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari judizial naizen honek,

Fede eta lekukotza ematen dut:

534/2014 falta-judizioan, epaia eman da, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza:

150/2014 EPAIA

Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamalauko urriaren hamalaun.

Nik, Maria Jesus Boedo Escribanok, Irungo (Gipuzkoa) Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, falta-judizioari buruzko 534/2014 autoak ikusi ditut. Bertan, honako hauek izan dira alderdiak: fiskal jauna eta, inplikatu gisa... Konstituzioak ematen dizkidan eskumenen indarrez eta erregearen izenean, epai hau ematen dut:

EPAITZA

Maskehotel absolbitu egiten dut falta-judizio honetako helburu diren egitateetatik, eta ofizioz deklaratzen ditu prozesuko kostuak.

Epai hau ez da irmoa. Epaiaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta.

Epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki batez egingo da errekurtsoa, epai hau jakinarazi eta biharamunetik bost egun balioduneko epean.

Prozedura Kriminalaren Legearen 790.2 artikuluan ezarritako eran formalizatu beharko da errekurtsoa aurkezteko idazkia.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Maskehotel-en legezko ordezkaria non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio, eta. orobat, ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko duela epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean.

Ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan eskura dezake demandatuak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabosteko urtarrilaren 21ean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala