Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2015eko otsailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA
978

EDIKTUA, hiri-errentamenduei buruzko 1107/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegian, 1107/2014 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Luz Divina Gonzalez Garciak eskatuta, Omar Ndiayeren aurka, hitzezko judizioari buruzkoa. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen epaitza:

Osorik baiesten dut Luz Divina Gonzalez Garciak aurkeztutako demanda, Omar Ndiayeren aurkakoa. Beraz, demandatua kondenatu egiten dut auzi-jartzaileari 1.262 euro eta ebazpen honen bigarren oinarri juridikoan adierazitako interesak ordain diezazkion. Demandatuak, halaber, prozesuaren kostuak ordaindu behar ditu.

Jakinaraz bekie ebazpen hau legeak agindu bezala alderdiei, haren aurka errekurtsorik ezin daitekeela aurkeztu adierazita.

Eta epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Bestalde, epai honen testigantza bat emango da, autoekin batera jartzeko.

Eta Omar Ndiaye demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko otsailaren bederatzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala