Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2015eko otsailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
977

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 541/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortzio bati buruzko 541/2014 prozedura bideratu da, Manuela Garcia Nietok eskatuta, Lucas Lopez Gonzalezen aurka, auzigaia dibortzioa izanik. Prozeduran epaia eman da, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza:

86/2015 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Osa Fernandez jauna.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko otsailaren hamabia.

Alderdi demandatzailea: Manuela Garcia Nieto.

Abokatua.

Prokuradorea: Saioa Pradas de Pablos.

Alderdi demandatua: Lucas Lopez Gonzalez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: dibortzioa.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Manuela García Nietok auzi-ihesean den Lucas López Gonzálezen aurka jarritako demanda, eta, beraz, bi horien arteko ezkontzaren dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztiekin. Manuela García Nietori esleitzen diot familia-etxebizitzaren erabilera (Iturribide kalea, 88. zk., 6. barnealdea, ezk., Bilbao), harik eta irabazpidezko sozietatea likidatzen den arte edo hirugarren bati saltzen zaion arte. Prozedura hau izapidetzean sortutako kostuak ez dizkiot berariaz inori ezartzen.

Epai hau irmoa egin ostean, eman bedi horren berri ezkontza inskribaturik dagoen erregistro zibilean; eta, hartarako, egin bedi idaztagiri egokia, orri-bazterrean ohar gisa jartzeko.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Lucas Lopez Gonzalez demandatuari behar bezala jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko otsailaren hamabian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala