Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2015eko otsailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
976

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1380/2013 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1380/2013 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: La Marquesita Real, S.L.

Abokatua: Jose Armando Garcia Roces.

Prokuradorea: Stella Viejo Casans.

Demandatua: Dou Dou Dortoka, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-12-26an. Hona hemen epaitza:

Osorik baietsi dut Stella Viejo Casans prokuradoreak La Marquesita Real, S.L.ren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Dou Dou Dortoka, S.L.ren aurkakoa. Horregatik, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari ondoko zenbatekoak ordaintzera:

a) 749,60 euro.

b) aipatutako zenbatekoaren (749,60 euroren) legezko interesak, demanda-idazkiari erantsitako fakturan adierazten den muga-egunetik sortu direnak.

c) judizioko kostuak.

Dou Dou Dortoka, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko abenduaren 26a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala