Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2015eko otsailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
974

EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 29koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariarena, administrazio-espedientea bidali egiten dela jakinarazteko eta prozeduran interesdunak epatzeko dena.

Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegiak 895/2014-C prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Prozedura hori Egoitz Isasi Salterain jaunak 2014ko uztailaren 30eko Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa da (Ebazpena, 2014ko uztailaren 30ekoa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena; horren bidez Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2014ko ekainaren 18ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen, 2014-2015 ikasturtean Euskadiko Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkapenak egiteko hautagaien behin betiko zerrenda ematen zuen Ebazpenaren aurka jarritakoa hain zuzen).

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautu duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 49.1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eskatutako espedientea bidaltzea Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegira.

Bigarrena.– Prozeduran interesdun izan daitezkeenak epatzea, hain zuzen ere, euren interesak defendatzeko egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean aipatutako prozeduran demandatu gisa pertsonatu daitezen, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Epaiak errekurtsogileak eskatutakoa onartuko balu, hautagaien hurrenkera aldatu liteke beherago adierazitako espezialitateetan eta hiru lurralde historikoetan.

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 29a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala