Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2015eko otsailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
972

EBAZPENA, 2015eko otsailaren 27koa, Eustat Euskal Estatistika Erakundeko zuzendari nagusiarena, estatistika-ekoizpen ofizialaren metodologia estatistiko-matematikoen esparruan prestakuntza eta ikerketarako bi beka esleitzeko dena.

Eustateko zuzendari nagusiaren 2014ko abenduaren 1eko Ebazpenaren bidez, produkzio estatistiko ofizialeko estatistika eta matematika metodologien alorrean prestakuntza eta ikerketarako bi beka emateko deialdia egin zen (2014ko abenduaren 2ko EHAA, 230. zk.).

2015eko otsailaren 18an egindako bilkuraren aktan jasotakoaren arabera, hautespen-epaimahaiak, bidezko deliberazioak egin ondoren, bekak esleitzeko proposamena Zuzendaritza Nagusiari bidaltzea erabaki zuen.

Era berean, aipatu deialdiko VI 4) oinarriaren arabera eta esleipendunek bekei uko egin dietelako edo beste edozein inguruabar gertatu delako sor daitezkeen gorabeherak aurreikuste aldera, epaimahaiak ordezko bekadunak izendatzeko proposamena egin zuen.

Hautespen-epaimahaiaren proposamenak ikusita eta deialdiko VI 6) oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, hauxe

EBAZTEN DUT:

I.– Estatistika-ekoizpen ofizialaren metodologia estatistiko-matematikoen esparruan prestakuntza eta ikerketarako bekak emango zaizkie jarraian ageri diren pertsonei:

Irati Murua Salsamendi

Nerea Gutiérrez Aranzabal

II.– Norbaitek bekari uko egiten badio edo beste edozein inguruabar gertatzen bada, jarraian ageri direnak ordezkari izendatuko dira (hurrenkera errespetatuz):

1.– Jone Lázaro Areitio

2.– Raquel Ramos Abarquero

3.– Jaione Escribano Abans

4.– Nagore Capa Calvo

5.– Belén Montejo Álvarez

6.– Miriam Sarria Ruiz

III.– Ebazpen honen aurka, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da, Eustateko zuzendariaren aurrean, argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioaren gaineko uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 10. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietarako Gasteizko Epaitegian, ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 27a.

Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala