Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2015eko otsailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
968

11/2015 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, martxoaren 16ko 19/2011 Ebazpena aldatzeko dena; ebazpen horren bidez, polizia-koordinazio eta -elkarlanaren arloan, Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin izenpetu beharreko lankidetza-hitzarmenaren eredua argitaratu zen.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2010eko abenduaren 14an egindako bilkuran, onartu egin zuen Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin polizia-koordinazio eta -elkarlanaren arloan izenpetu beharreko lankidetza-hitzarmenaren eredua, eta 2011ko martxoaren 30eko EHAAn, 62. zenbakian, argitaratu zen, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren martxoaren 16ko 19/2011 Ebazpenaren bidez.

Bestalde, ordura arte, aipatu hitzarmena izenpetua zuten udalen zerrenda aldatu egin da; ondorioz, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren martxoaren 16ko 19/2011 Ebazpenaren II. eranskina aldatu behar da.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren martxoaren 16ko 19/2011 Ebazpenaren II. eranskina aldatzea; horretarako, argitara ematen da polizia-koordinazio eta -elkarlanaren arloko lankidetza-hitzarmena izenpetu duten udalen zerrenda berria (ikus ebazpen honen eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 20a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 20KO 11/2015 EBAZPENARENA,
POLIZIA-KOORDINAZIO ETA -ELKARLANAREN ARLOAN HITZARMENA SINATU DUTEN UDALEN ZERRENDA BERRIA

Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena

Amorebieta-Etxano

Abadiño

Azkoita

Barakaldo

Beasain

Donostia

Elgoibar

Galdakao

Getxo

Güeñes

Irun

Laudio

Lazkao

Muskiz

Ordizia

Ortuella

Portugalete

Urnieta

Zarautz

Zumarraga


Azterketa dokumentala