Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2015eko otsailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
966

521/2015 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Javier Arispe Ruiz de Gauna jauna Arabako Unibertsitate Ospitaleko Pertsonaleko zuzendariaren kargutik kentzen duena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 11ko 288/2013 Ebazpenaren bidez (apirilaren 15eko EHAA, 71. zk.), Javier Arispe Ruiz de Gauna jauna Arabako Unibertsitate Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Javier Arispe Ruiz de Gauna jauna Arabako Unibertsitate Ospitaleko Pertsonaleko zuzendariaren kargutik kentzea, eta egindako zerbitzuak eskertzea.

Bigarrena.– Ebazpen hau 2015eko otsailaren 27an sartuko da indarrean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Arabako Unibertsitate Ospitaleari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 26a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala