Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2015eko otsailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

SOCIEDAD PARA LA TRANSFORMACIÓN COMPETITIVA-ERALDAKETA LEHIAKORRERAKO SOZIETATEA, S.A.
964

HUTSEN ZUZENKETA, honako iragarki honena: Iragarkia, «Renove Makineria» Programaren araudia onartzeari buruzkoa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko hala komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak atzeman dira «Renove Makineria» Programaren araudia onartzeari buruzko iragarkian, zeina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu baitzen 2015eko urtarrilaren 19an (11. zk.). Beraz, dagokion zuzenketa egin behar da:

Euskarazko testuaren 2015/258 (12/6) orrialdean, 7.2.a) artikuluan,

honela dio:

«Makineria berriaren erosketa-prezioa, gutxienez, 70.000 eurokoa (BEZa barne) izan beharko da, eta erakunde eskatzailearen ustiapen ekonomikoaren barruan,...».

Baina honela esan behar du:

«Makineria berriaren erosketa-prezioa, gutxienez, 70.000 eurokoa (BEZik gabe) izan beharko da, eta erakunde eskatzailearen ustiapen ekonomikoaren barruan,...».


Azterketa dokumentala