Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2015eko otsailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
959

IRAGARKIA, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, «ELBE (Euskadiko Laguntza Baliabideen Elkartea - Asociación de Recursos Asistenciales de Euskadi)» enpresaburuen elkartearen estatutuak aldatzeko agiriak gordailatu direla aditzera emateko dena.

Apirilaren 22ko 873/77 Errege Dekretuko 4. artikuluan ezarritakoa betez, eta interesdunek -iragarki hau argitaratu eta 8 egunetan- egokitzat jotzen dutena idatziz alega dezaten, honako hau ematen da aditzera: María Bengoetxea Ortiz andreak enpresaburuen «ELBE (Euskadiko Laguntza Baliabideen Elkartea - Asociación de Recursos Asistenciales de Euskadi)» elkartearen estatutuak aldatzeko agiriak aurkeztu ditu Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzan.

Lurralde-eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

Lanbide-eremua: izenak dioena.

Halaber, estatutuak aldatzeko aktaren sinatzaileak honako hauek direla jasotzen da:

Ana María Urrutia Beascoa and. (NAN: 30604712S), lehendakaria; Miren Karmele Aiestaran Aiestaran and. (NAN: 30649509P), kargua uzten duen idazkaria, eta Ana Gómez Palacios and. (NAN: 30638835Y), kargua hartzen duen idazkaria.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 9a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala