Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2015eko otsailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
957

IRAGARKIA, RI.23591-CL-J-2013-15 zehapen-espedientean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako Industria eta Energia Administrazioko lurrald-ordezkariak 2013ko uztailaren 30ean emandako errekerimendua Lanautika Gestión Naval, S.L.ri jakinarazteko dena.

Hainbat aldiz saiatu arren, ezinezkoa izan da aipatutako errekerimendua Lanautika Gestión Naval, S.L.ri jakinaraztea. Horrenbestez iragarki hau argitaratzen da.

Gaia: aurkeztutako agirietan atzemandako akatsak zuzentzeko ohartarazpena.

Legezko ohartarazpenak: 15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskura dago Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, honako helbide honetan: Easo kalea 10, 3. solairua, Donostia.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuaz, jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan.

Donostia, 2015eko urtarrilaren 26a.

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER URRUTIA GUTIÉRREZ.


Azterketa dokumentala