Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2015eko otsailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
954

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, ETSko geltokietan eta geralekuetan arotzeria mantentzeko egin beharreko lanen lizitazioari publizitatea emateko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: ETSko geltokietan eta geralekuetan arotzeria mantentzeko lanak.

c) Gauzatzeko/entregatzeko tokia: Bizkaian eta Gipuzkoan.

d) Gauzatzeko/entregatzeko epea: lau (4) urte.

e) Luzapenak: kontratuaren bi (2) luzapen egin daitezke, bakoitza hamabi (12) hilabetekoa, alderdiek aldez aurretik adostu eta gero.

f) Loterik: bai. A lotea: Bizkaia. B lotea: Gipuzkoa.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintza ekonomiko hoberena hurrengo esleipen-irizpideen arabera: irizpide objektiboak: proposamen ekonomikoaren zenbatekoa (balorazioa 0 eta 40 puntu artean), hobekuntza erantzuteko denboretan (balorazioa 0 eta 15 puntu artean), hobekuntza bermearen epean (balorazioa 0 eta 15 puntu artean); irizpide subjektiboak: eskaintza teknikoaren kalitatea (balorazioa 0 eta 26 puntu artean) eta ingurumen-irizpideak (balorazioa 0 eta 4 puntu artean). Ikus irizpide horien deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.

4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: ehun eta hamasei mila (116.000) euro, BEZik gabe.

A lotea, berrogeita hamasei mila (56.000) euro, BEZik gabe.

B lotea, hirurogei mila (60.000) euro, BEZik gabe.

5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.

b) Kalea: Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen profilaren helbidea: http://www.ets-rfv.euskadi.net/v86-ets9999/eu/contenidos/informacion/perfil_contratante_ets1/eu_perfil/perfil_contratante_ets_prov.html

f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2015eko martxoaren 9a.

g) Lizitazioan parte hartzeko informaziora sartzeko; http://www.contratacion.euskadi.net/w32-1083/eu/v79aWar/comunJSP/v79aInicioBusqueda.do

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak: pleguaren karatulan ezarritakoak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko martxoaren 13ko eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezteko lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

d) Aldaerarik onartzen al da: ez.

9.– Bestelako informazioa.

Karatulak, baldintza partikularren pleguak eta preskripzio tekniko partikularren pleguak emandakoa.

10.– Iragarkiaren gastuak: lizitazioaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2015eko otsailaren 18a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala