Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2015eko otsailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
951

IRAGARKIA, honako kontratu honen lizitazioaren berri emateko dena: txikizkako merkataritzaren arloko negozio-eredu berriei buruzko publizitate- eta prestakuntza-kanpaina kontratatzea (DEC 31/01/15).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: DEC 31/01/15.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedea: txikizkako merkataritzaren arloko negozio-eredu berriei buruzko publizitate- eta prestakuntza-kanpaina kontratatzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): kontratua formalizatzen den egunaren biharamunean hasi eta 2015eko abenduaren 30a arte; kontuan hartu behar da, gainera, ikastaroei buruzko publizitatea 2015eko maiatzaren 25etik aurrera egin behar dela.

Denbora-tarte horretan, enpresa lizitatzaileek ikastaroen publizitatea egiteko eta ikastaroak emateko data egokienak hautatu ahal izango dituzte, betiere merkataritza-arloan ahalik eta parte-hartze handiena izateko.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: esleitzeko zenbait irizpide daude.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: kontratuaren gehieneko aurrekontua berrehun eta hogeita bost mila (225.000) eurokoa da, BEZa barne.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila (Lakua I – 5. solairua).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 99 91 // 945 01 99 21.

e) Telefaxa: 945 01 82 52.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko martxoaren 16ko 12:00ak arte.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausulen pleguko karatulako 29.2 puntuan zehaztutako moduan.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko martxoaren 17ko 12:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikusi pleguak.

c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiaren Idazkaritza.

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila (Lakua I – 5. solairua).

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak onartzea: ez dago.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresa-kopurua (gehienezkoa eta gutxienekoa): ez.

9.– Esleitzeko irizpideak.

– Eskaintza ekonomikoa: % 51.

– Prestakuntza-ikastaroen kopurua eta horien banaketa geografikoa: % 34.

– Ikastaroen publizitate-kanpaina: % 15.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Lekua: kontratatzailearen profilaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta idatziz jakinaraziko zaie enpresa lizitatzaileei.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: kontratatzailearen profilaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta idatziz jakinaraziko zaie enpresa lizitatzaileei.

d) Ordua: kontratatzailearen profilaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta idatziz jakinaraziko zaie enpresa lizitatzaileei.

11.– Beste argibide batzuk: pleguetan ageri direnak.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

13.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera.

14.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratación.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 17a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala