Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2015eko otsailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
950

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 60/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 60/2013 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Banco Santander, S.A.

Abokatua: Jose Manuel Cortes Tames.

Prokuradorea: Llorente.

Demandatua: Decoletajes Roig, S.L.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-06-19an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Josefina Llorente López prokuradoreak, Banco Santander, S.A.ren izenean eta ordez, aurkeztu duen demanda, Decoletajes Roig, S.L.ren aurka. Ondorioz, demandatua kondenatzen dut 22.063,68 euro eta demanda aurkeztu zen egunetik aurrera sortutako legezko interesak ordaintzera.

Judizioan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot, berariaz.

Legeak agindu bezala jakinaraz bekie epai hau pertsonatu diren alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa eta beraren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela epaitegi honetan, hogei eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Apelazio-errekurtsoa aurkezteko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta behar bezala egiaztatu beharko da zenbateko hori zainpean jarri dela epaitegi honek duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan, hala ezarrita baitago Botere Judizialari buruzko 6/1985 LOko hamabosgarren xedapen gehigarrian (xedapen hori azaroaren 3ko 1/2009 LOren bidez sartu zen). Errekurtso hori aurkezteko, alderdiak azaroaren 20ko 10/2012 Legearen 7. artikuluan ageri den tasa ordaindu beharko du aurretiaz. Lege horren bidez, Justizia Administrazioaren arloko eta Toxikologiako eta Auzitegi Zientzietako Institutu Nazionaleko zenbait tasa arautzen dira.

Horrela, bada, epai honen bidez, Erregearen izenean, Gonzalo Martín Vázquez epaitegi honetako epaile titularrak erabaki, agindu eta sinatzen du.

Decoletajes Roig, S.L. demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Eibar (Gipuzkoa), 2014ko ekainaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala