Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2015eko otsailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
805

IRAGARKIA, Keops, S.L.ri Bidaiak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako lurralde-ordezkariaren urtarrilaren 7ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Bidaiak Keops izeneko establezimenduari Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo Enpresa eta Establezimenduen Erregistroan baja ematea erabakitzen da.

Ezinezkoa izan denez Keops Bidaiak, S.L.ri jakinarazpena egitea horretarako emandako helbidean (Beato Tomás de Zumárraga 1-F, Vitoria-Gasteiz), iragarki hau argitaratzen da.

Erabakiaren laburpena:

2015eko urriaren 28an, Keops Bidaiak establezimendura egindako ikuskapenean, ikusi da itxita dagoela eta itxiera ez zaiola Lurralde Ordezkaritza honi jakinarazi; beraz, bidezkoa da.

Keops Bidaiak establezimenduari baja ematea Enpresa eta Establezimendu Turistikoen Erregistroan, 2015eko urtarrilaren 7an.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Zerbitzu Orokorretako zuzendariari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, hala ezartzen baita 4/1999 Legean (lege horrek aldatu egin zuen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz 2015eko otsailaren 11.

Arabako lurralde-ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRÓN.


Azterketa dokumentala