Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2015eko otsailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
804

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza-sustapen publikoetan segurtasun- eta kontserbazio-zerbitzua helburu dituen administrazio-kontratua formalizatzeari buruzkoa (2015).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-024/DEPS2014.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: Administrazioak hasteko agindua ematen duenetik 2015eko abenduaren 31ra arte.

e) Luzapena onartzea: bai.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: prezioa, guztira, 60 puntu.

– Ebaluatzeko beste irizpide batzuk: lan-plangintza, 40 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: 169.192,38 euro + 35.530,40 euro, BEZari dagozkionak; guztira, 204.722,78 euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2014ko abenduaren 30a.

b) Kontratista: Delta Seguridad (A48176614).

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 146.257,86 euro, BEZik gabe.

6.– Kontratua formalizatzea.

a) Eguna: 2014ko abenduaren 30a.

b) Kontratista: Delta Seguridad (A48176614).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 12a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala